Itzalpe 2018-05-22

Pasa den asteburuan Tolosako Gazte Asanbladak GAZTEBURUA burutu zuen.  Ostegunetik larunbat gauera bitarte hainbat ekintza eraman ziren aurrera, asanbladako kideen hitzetan “autogestioa aldarrikatuz, aurrera eramaten ari garen lanketak plazaratzeko asmotan”.

Ostegunean hasi zuten egitaraua, Euskal Herriko lau bertsolari gazteren bertso saioarekin eta pintxopotearekin, betiko bertsolari eta bertso saioei alternatiba birpentsatzen ari den Su etenetik Bertso Taldeak bultzatuta. Bertso saioan zehar gazte mugimenduko problematikak jorratu ziren eta eragileen parte hartze ugaria egon zen.

Ostiralean arratsaldetik lan eta lan aritu ziren asanbladako zein herriko gazteak, Tolosako Neska Taldeak dinamizatutako tailerrean.  “Las Que Faltaban” dokumentala ikusi eta eztabaida irekia eman zen aurrera. Dokumentalak Espainiar estatuko musika eszenako emakume musikarien  esperientziak barnebiltzen ditu. Asanbladak eta zehazki Kaleko Doinuak, musika jorratzen duten asanbladako kideen lan taldeak  garrantzia eman nahi izan dio. Gaur egun herriko musika taldeen egoeran oso nabaria den arazoa baita genero desoreka.

Ostiralarekin jarraitzeko bi astez behin burutzen duten asanblada egin zuten gazteek Plaza Berrian eta egunarekin amaitzeko denen artean bokadilo batzuk prestatu eta afaldu ondoren Peputz kantautorearen emanaldia egon zen Plaza Berrian.

Larunbatari, Gazteburuko egun handiari, 10:00tan eman zioten hasiera TGAko gazteek txupinazoarekin. Ondoren eztabaida gunea aurkeztuz. “ Tolosan gazteon problematiken inguruan eztabaidatzeko eremu baten falta somatzen dugu eta horregatik hutsune hori betetzeko sortu da EZtaBAIda Gunea. Honekin batera Oargiko Tximuekin elkarlanean antolatutako Eskalada txapelketari ere hasiera eman zitzaion. Goiza aurrera joan ahala jolasak egin zituzten Plaza Berrira bertaratutako gazteek eta eguerdirako dena prestatu zuten bazkaltzeko.

Bazkaria bukatu ahala Su Etenetik Bertso Taldeko lau kide igo ziren oholtza gainera eta bertso saioa eman zuten aurrera. Horretarako Gazteburu osoan zehar gai bilketa eman zuten aurrera, kaxa batean bilduz joan zirelarik Plaza Berritik ordurarte igarotako pertsonen ideia ezberdinak. Behin bertso saioa amaituta eskaladako txapelketako finala aurrera eraman zen alde batetik eta bestetik, asanbladako arte urbano lantaldeak bideratutako tailerra burutu zen Plaza Berrian mural bat osatuz.

Iluntzetik aurrera, festarako tartea hartu  zuen gehienbat Gazteburuak. Txarangarekin herrian zehar ibiliz afaltzeko ordura arte eta ondoren gauean kontzertuentzako tartea egon zelarik Hexen, Eztanda, Eztena eta Little Martin Selektah taldeekin.


 

Asanbladaren proiektu ezberdinen azalpena

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

 

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*