Itzalpe 2018-06-05

Otsabin burutu zen “maiatza gorria” ekimenak bere fruituak eman ditu, eta proiektu baten sorrera ekarri du, eztabaida gunea. Arazoei konponbide kolektiboak ematera begira, lehen pauso bezala ikusten dute eztabaidatzeko ohitura hartzea. Hona hemen zabaldu duten testua eta kartela:

Maiatzean zehar, otsabin egindako “Maiatza Gorria” ekimenaren barruan, langile klaseari eta honek izan duen historiari eta gaur egun dituen arazoei buruz hitz egin, ikusi, ikasi eta formatzeko aukera egon da. Bertaraturiko jendeak, heldu zein gazte, jarrera aktiboa erakutsi du eta argi geratu da, hausnarketarako gosea badagoela Tolosarren artean.

Maiatzaren 2an, gizarteko arazoen inguruan eztabaidatzeko gune baten beharra ikusten zuten gazte batzuk aurkezepen bat egin zuten, gabezia hori mahai gainean jarri eta konponbidea emango lioken proiektu bat denen artean martxan jartzeko asmoz. Bertan zeuden guztien artean, proiektu horri forma eman zioten, eta EZtaBAIda gunea martxan jartzea erabaki zuten.

EZtaBAIda GUNEA

Gaur egun, norbera bere arazoekin bakartuta aurkitzen da, eta arazo hauei soluzio indibidualak ematea da erakusten zaigun bide bakarra. Badakigu ordea, kolektiboa dela arazoak gainditzeko bermeak ematen dizkigun bakarra, baina arazo horiek sozializatzeko zailtasun eta oztopo ugari ditugu, ez dugu elkarrekin hitz egiten, ez dugu eztabaidatzen konponbiderik egokienak aurkitzeko. Arazo honi aurre egiteko, antolatzea beste aukerarik ez dugu ikusten, eztabaidarako gune ezberdinak sortu, eta ohitura hauek sistematizatzen joatea.

Horregatik sortu dugu EZtaBAIda gunea, eztabaida eta hitza erdigunean jarriko duen espazioa. Bertan gizarteko arazoak azaleratzea eta hauei eman beharreko konponbideei buruz hausnartzea da gure intentzioa. Beraz, hemendik Tolosako jende guztia gonbidatzen dugu gune honetan parte hartzera.

Hilabetero, lehenengo ostegunean egitea pentsatu dugu, Otsabin bertan. Arratsaldeko 18:00 etan izango dira saioak, eztabaidatu ondoren harremandu eta elkar ezagutzeko aukera izateko. Besterik gabe, bertan ikusiko gara elkar!!

HILABETERO, LEHENENGO OSTEGUNETAN, OTSABIN 18:00 TAN!

 

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*