lubaki 2018-10-20

Artikulu hau, aurretik igo nuen “Langilegoaren independentzia politikora gerturapen bat” testuaren jarraipena da. (https://itzalpe.eus/index.php/2018/10/14/langilegoaren-independentzia-politikora-gerturapen-bat-i/) Bertan, langilegoaren emergentzia politikoaren eta honen antolakuntza propioaren beharra azaleratu nuen, orain, langilegoaren bloke politiko errealak izan beharko lituzkeen oinarrizko ezaugarri batzuen gaineko analisi xume bat egitea noa eta ditugun erronka nagusietako batzuk identifikatzera.

Dominazio kapitalista sostengatzen duen elementua, botere burgesa dugu, langilegoa menpeko eta sumiso mantentzeko zapaltzaileak duen ahalmena. Ahalmen hau kategoria ezberdiñez dago osatua, bitarteko produktiboen jabetza, parlamentua, dominazio ideologikorako bitartekoak, estatua eta honen bitartekoak, polizia, jurisdikzioa etab… Hauek, komunean funtzio esentzial bat dute, egungo estatus quoa mantentzea eta kategoria hauen arteko harremanetik eratzen den sintesia da estatus quoa mantentzeko ahalmena, botere burgesa.

Hau honela, botere burgesa eta hau sostengatzen duten instituzio politikoei aurre egin eta dominazio kapitalista gainditzeko beharrezkoa izango da honi kontrajarriko zaion botere bat, langileona dena eta kategoria ezberdinen gaineko kontrola ahalbideratuko duen instituzio propioez sostengatuta egon beharko dena. Hainbat modutara definitu genezake langile boterea: zapalduok gure bizitzaren jabe izateko gaitasun erreala (ez eskubide abstraktua), “historia idazteko” ahalmena, burujabetza erreala, gauzen mugimendu errealean eragiteko gaitasuna, borroka iraultzailearen sustantzia, klaseen arteko gudan langilegoak duen arma nagusia, kapitalismoaren arazo handiena,harreman sozialak eraldatzea ahalbideratuko duen elementua…

Kontzeptu hau lurrera ekarri behar dugu ordea, botereak bere kokapen abstraktuan ez baitu gaitasunik; oinarri materialen gaiñean behar da izan eraikia. Ekoizpen harremanak iraultzeko eta metabolismo sozial berri bat martxan jartzeko, metodo zehatzak hasi beharko gara garatzen: expropiazioa, ekoizpen kolektiboa, klase elkartasuna, desobedientzia, autodefentsa, formakuntza etab; eta kualitate hauek garatuak izan daitezen, agente politikoak beharko ditugu, borrokarako subjektuak.

Esan bezala, langile botereak, oinarri materialak behar ditu, eta gaur egun, eragile sozial eta antolakunde politiko batzuetan aurkitzen du bere existentzia; hauek, problematika partikularrei erantzuten diete (gehienetan erroko kontraesan unibertsalak kontutan izan gabe) eta espazio politikoan funtzio konkretu bat betetzen agertzen zaizkigu. Gaur egun, GTX/gazte asanbladak, sindikatu iraultzaileak, mugimendu okupak, autodefentsarako taldeak, proiektu komunikatibo alternatiboak, abokatu talde kolektiboak, teoria kritikoa ekoizten duten taldeak, feminismo iraultzailea, komunalak, kontrakulturako taldeak, ikasle mugimendua, talde antierrepresiboak eta honelakoetan agertzen dira.

Iraultza komunista garatzen joateko ildo politiko guztiak  bata bestearekiko interdependentzia egoeran aurkitzen dira. Bakoitzaren funtzio partikularrak ezinbesteko zaizkio mugimendu iraultzaileari, baiña partikularitateak abstrakzio moduan (aislatuta, harremanik gabe) ez du bizirauteko baldintzarik. Eragile iraultzaile batek, bere eginkizun partikularra eginbehar unibertsalekin lerrokatu beharra du; taktikak bere existentzia erreala estrategiaren kontzeptuan aurkitzen duen moduan, ezin dira banandu.

Partikularitateak kategoria unibertsalarekin duen harremana antolakuntzaren bitartez errealizatzen da. Soilik ildoen arteko harremanak aztertu eta kategoria politikoen estruktura logikoa eratzeak, antolakuntza forma osoak eta efikazak eraikitzea ahalbideratuko digu. Osotasun kapitalista gainditzera goaz eta horretarako osotasun gisara ulertu behar dugu gure burua; borroka iraultzaileak atomizatuta eta partzialtasunean ezingo du iñoiz biziraun; indar konfuso eta disgregatu bat izatetik potentzia unibertsal konkretua izatera elebatzeko antolakuntza formula ezberdiñak ensaiatu beharko ditugu, maila lokal, nazional zein internazionalean.

Horretarako, langilegoak bere boterea zentralizatzeko beharra dauka. Zentralizazioa diogunean, indar metaketa konkretua diogu, batasuna diogu, operatibitatea diogu eta klase borrokak eskatzen dituen erritmoei aurre egiteko beharrezkoa den egituraketa politikoa da. Ezin dugu nahastu hau burokratizazio edo botere banaketarekin, mekanismo ezberdinak daude karguak momentu oro rebokableak izan daitezen eta kargu-kideen lana desbideratzen ez dela bermatzeko; funtzioen banaketa eta botere banaketa ez da gauz bera.

Hau da Leninen pentsamendua, mugimendu iraultzailea antolatzearen beharraren inguruan:

No se puede disociar la elaboracion de una estrategia revoluconaria de la estrategia de contruccion de una organizacion revolucionaria. Ambas se condicionan reciprocamente. La estrategia revolucionariaa es la condicion de eficacia de la organizacion, pero la organizacion es la condicion de existencia de la estrategia. Si es verdad que la validez de una consigna depende de la relacion de fuerzas en la que se sustenta, la existencia de la organizacion y su desarrollo transforman las condiciones de formulacion de las consignas”.

Todo trabajo organizatibo debe tender a la construccion de un partido. Esto no significa que la existenciaa de un partido refinado sea un presupuesto de la lucha revolucionaria. Pero en virtud de los principios leninistas se debe tender a la constitucion de tal partido. Si no se lo considera un elemento exterior a la practica inmediata, sino como un horizonte que orienta y condiciona esta practica, todo sistema organizatibo no estara suspendido en el vacio, sino que tendera a conformarse a los principios”.

Eta hau dio Lukacsek honen funtzioen inguruan:

La organizacion busca descubrir en la estimacion de la situacion,en la preparacion y direccion de la accion, los momentos que, a partir de la teoria, han conducido necesariamente a una accion que le sea lo mas apropiada posible, busca entonces las determinaciones esenciales que vinculen teoria y praxis”.

Gaurdanik, forma sozial berri bat eraikitzeko prozesuan dihardugu; gure beharretara egokituta egongo dena, elkartasunean oinarritua, klase sozialik gabea, zapalkuntzarik gabea eta esaldi batek ondo laburtzen duen bezala “bakoitzak bere gaitasunen arabera eta bakoitzari bere beharren arabera”koa izango dena. Horretarako, prozesu iraultzaileak eskatuko dituen momentu eta fase ezberdiñei aurre egiteko prest azaldu behar gara, konsziente izanik ez direla egun batetik bestera beteko gure helburuak eta pazientzia estrategikoa, disziplina, humiltasuna eta persistentzia izan beharko dugula aurretik dugun bideari ekin ahal izateko.

Klase sozialik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte bat eraikitzeko aukera ematen digun baldintza kapitalismoa suntsitzea da, eta komunismo iraultzaileak kapitalismoa gainditzeko aukera irekitzen digu. Langilegoaren independentzia politikoa oinarri izanik kapitalari gerra deklaratu diogunok, garaituak izan gaitezke; baina inmobilismoan estankatu edo langileria interklasismoan desegitea, gizartea apokalipsira kondenatzea da. 

1 thought on “Langilegoaren independentzia politikora gerturapen bat (II)

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*