SuEtenetik 2018-10-24

Aupa gaztek! Bueno, azken aldin Su Etenetik bertso talden motibatuta gabiltzanez eta asko hobetu detenez, bertso sorta bat idaztea erabakiet zuek guztintzako. Gaueko ordu txikik dia, baino nahiago izan det bihar goizeko 6:30 tako alarman pentsatu baino, aspaldi barrun neuzkan inpotentzi ta egonezin hauek errima bidez askatu. Gozatu!

 

Doinua: Euskal Herriko lur maite hartan (https://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia/view/2632-euskal-herriko-lur-maite-hartan-ameriketako-panpetan)

 

Nahiz eta nire osaben ustez
gabiltzan ahul ta exkax,
gazte langile bizimodua
ezin sufri leike erraz.
Ni itzalpeko posiziotik
arituko naiz gaur beraz
jornada osoz ta egun erdiz
xurgatzen nauen enpresaz
ta bertan doain jaten ditudan
barne inpotentzietaz.

Enkargatua txibatu da gaur
pelotaren karanbolan
ordu laurden bat egon naizela
kafe makinaren kolan
“lana, lana da” esan dit gero
esaldia dago modan
ekonomia ikasi ote
zuen kabroiak eskolan?
gainbalioa esplikatzeko
izango luke nahiko lan!

Ofizinako giroan dagon
lagun eferbeszentzia
mila puskatan hautsi daiteke
agertzean esentzia.
Normala bada ekonomian
batak besteai kentzia
ta naturalki ikusten bada
motortzat konpetentzia,
nola nahi degu desagertzea
gure indiferentzia?

Bulego hontan, argi izpi bat
irratia bazen… hara!
Korrupzioan albisteekin
eten egin zait patxada
indignazioz zuzendu baitzait
nagusiaren alaba…

Zioen: joder… lapur batzuen
mesedetan bizi gara…
Nere orduen erdia zure
aitarentzat ez al da ba?

Beste gehienak larri gabiltza
bizirauteko lanean
ta horregatik mesfidati naiz
langile batzun planean
ekoizten dugun guztitik ezer
guretzako ez denean
ari bazara lanean gogor
eta dena emanean
aktore on bat edo “trepa” bat,
zer daramazu soinean?

Eta orduan martxan jartzen da
txantaje emozionala
esanaz ordu gehienak sartzen
nagusia ari dala
nik pentsatzen det nere artean
nik e nahi nuke, aibala!
Daukan txaleta izateaz gain
egin ahalak egin ahala
sentitu nere etorkizuna
nere esku daukadala…

Gizonezkoak ibiltzen dira
prezioak borrokatzen
konpetentziko haiei ezin ba
utzi despistez goi hartzen
honi buila bat, hari eskegi
enpresa goi goian jartzen…
Emakumeak atzekaldean
isilik administratzen
biolentzia egoera horri
zentzua aurkitzen saiatzen.

Ta bik diote emakumeen
alde indarrak batuta
lortuko dela emakumeez
osatzea jefe junta.
Baino enpresa, lehia, indarra…
denik ezin denez uka
dioten horrek esan nahi al du
edo nago erratuta,
emakumeak hartu dezala
oldarkerian batuta?

“Lana lana da” enkargatuak
bota dit lehen mitina.
Ados, lanean lor genezake
guztiontzat etekina,
soilikan lanez josten badegu
elkartasunaren grina.
Baino kaptial metaketantzat
soldatapean egina
bihurtzen zaigu lotzen gaituen
kate guztitan haundina.

Ez dut helburu koherentzia
hemen aldarrikatzea
ta ezta ere bideorri bat
hamar bertsoz marraztea.
Soilik nahi nuke behingoagatik
balantza inklinatzea,
antagoniko diren indarrak
hor daudela onartzea
ta horrekiko langilegoak
bere bidea hartzea!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*