SuEtenetik 2018-11-25

Aupa gazteek!!! Su etenetikek hilabetero bertso sorta bat igotzen dugu eta hilabete honetan artearen eztabaida bat eman ondoren, nere ondorio batzuk azaleratu nahi dizkizuet nahiz eta artea definitzeko oso zaila den nik nere iritzia adieraziko dizuet, aprobetxatu!!!

 

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak

https://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia/view/1609-gure-aurreko-guraso-zaharrak

 

Artea izan daitekelako

bertsoz esatea egia

artea izan daitekelako

musikaren aldarria

artea izan daitekelako

margoz betetzea herria

artea izan daitekelako

kalea dantzaz bustia

baina arteak sortzen duena

zaila da adieraztia.

 

Artea sortzen duen guztia

izango da pertsonala

adierazi nahi duguna

mugatzen dutela hala

esaten dute lortu behar da

arteakin kapitala

egingo dugu, isunak patuz

zuei eginez itzala

erabiliko dugu artea

guk nahi dugun bezala.

 

Arteakiko bakoitzak hartzen

du beharko duen hitza

eta horrela ematen dula

polita dela bizitza

regetoi kantak hitz matxistetan

egiten direla mintza

gainera gero zapaltzen dugu

guk kokntraesan bortitza

parrandan hori entzuten eta

gainera dantzan gabiltza.

 

Guk erabili behar dugula

gure nahiak azaltzeko

sistema behingoz gure gain hartu

ta bertan bera uzteko

errepresio guztia jasan

dutenak defenditzeko

herri honetan ezkutun dagon

guztia ateratzeko

langileriak nahiko duen

gizarte bat osatzeko.

 

Jende artean artea dugu

gizonezkoen tartea

baina joango al gera denak

behingoz hori aldatzea

patriarkatu zikin guztia

errotikan suntsitzea

emakumeak gure laguntzaz

aldartea egitea

zein polita den zuen ahotsa

gureakin entzutea.

 

Horregatikan lanketa hori

egin behar dugu batera

artea izan daitekelako

horretarako aukera

gure jakintza ta materiala

denak elkarbanatzera

ezer ez dela pribatua ta

guztina dela antzera

behingoagatik goazen denak

elkartasuna lantzera.

 

Nahiz eta bertso sorta hau ez den

artean guztiz sakona

hobetzen joan behar dugula

gure artearen zona

baina sortakin bat in ezkero

etorri zaitez ona

su etenetik izango dela

zuri itxoiten dagona

berdin digula emakume izan

edota izan gizona.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*