Itzalpe 2018-11-29
Featured Video Play Icon

Antolakuntza Komunalak bere jarduna publikoegin nahi duela eta, asanblada ireki informatibo bat deitu du Abenduak 5 ean, Abastosen 19:00 tan. Honakoa azaldu digute: “Badakigu interesa duen jendea dagoela, baina oraindik ez dugu proiektua guztiz sozializatzerik lortu, horretarako izango da Abenduak 5-eko asanblada. Parte hartzeko gogoz daudenentzat aurrerapausoa emateko egokia izaten saiatuko gara.

Gainera, asanbladara deituz bideo bat egin dute. Bideoan ongi azaltzen dira AK-ren ibilbidea, oinarri politikoak eta etorkizunean eman beharreko pausoak.

Itzalpetik, desjabetuon komunikazioa garatu nahi dugun heinean, oso garrantzitsua iruditzen zaigu eragile/proiektu bakoitzak bere jarduna komunikatzeko gaitasuna izatea. Beraz, honelako bideoak baloratzekoak iruditzen zaizkigu, kide berriak borroketara batzeaz gain eztabaida sanorako aukera irekitzen baitute, langile zientzia garatzera bidean.

 

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*