¿Reforma o revolución?. ¿Y quiénes debemos abordar, a quiénes interpelan estas tareas? La cuestión del sujeto es una cuestión estratégica:¿cuáles son nuestros objetivos?¿quién es el enemigo?; táctica ¿qué aliados?¿bajo qué condiciones?; y organizativa:¿cómo nos organizamos?¿bajo qué parámetros?. Así pues, la discusión sobre el sujeto no es un debate filosófico para gente con tiempo libre: es una de las condiciones del éxito de la batalla (Benitez,2014).

Isabel Benitezek oso argi uzten duen gisara, feministok geure borroka irabazi ahal izateko, beharrezkoa dugu subjektu feministaren inguruko analisia gauzatzea. Baina “subjektu feminista” deritzogunean zerri egiten diogu erreferentzia?

Hasteko, garrantzitsua da egungo feminismoa ulertu eta horren baitako subjektu feminista hori identifikatzea. Ezin da ukatu hirugarren olatutik hona feminismoaren ageriko instituzionalizazio bat eman dela. Feminismo erradikal batetik feminismo erreformistarako trantsizioaren ikusle gara. Honako fenomenoa ez da Euskal Herrian eman den fenomeno bat, fenomeno internazional bat baizik. Feminismoa mugimendu sozialen edota emakumeen auzia izatetik, kolektibo espezialisten esku geratzen da jardun politikoa alboratu eta administrazioen esku geratuz. Askok uste dute mugimendu feminista (erreformistari egiten diogu erreferentzia) indarrean dagoela; horren adibide 2018ko Martxoaren 8an estatu guztian izan ziren mobilizazioak. Ostera, oker daudela iruditzen zait. Izan ere, ahultzen ari da mugimendua: taldeak bereizten eta atomizatzen ari dira, emakumeen interesak aldatu egiten dira, ideologia handiak krisian erortzen ari dira eta subjektuaren inguruko eztabaidak loratzen ari dira. Gizartearen analisi okerraren ondorio izan daiteke honako fenomenoa. Izan ere, etsai nagusiaren gonapean bizitzen jarraitzen dugun bitartean, zaila zaigu emakumeoi bizi dugun jazarpen egoeretatik askatzea.

Beraz, kapitalismoaren barruan determinatua dagoen subjektu feministaz ari gara etengabe, eta agian une egokia da auzia mahaigaineratu eta benetako emantzipaziorako bitartekoak aipatzeko. Hasteko, beharrezkoa zaigu feminismoa kapitalismotik at kokatzea. Klase ikuspegia duen feminismo bat, sozialista, eta Selma Jamesek esangu lukeen moduan “una expresión formal organizativa de una estrategia general de clase” izan daiteke abiapuntu; hots, emakumeen zapalkuntzari erantzuteko beharrezkoa da ikuspegi politiko eta eraldatzaile bat izatea, patriarkatua eta kapitalismoaren arteko harremana aztertuko duena. Emakumeen emantzipazioa ez da posible kapitalismoaren barruan, sistemak berak zapalkuntza patriarkala beharrezko badu aurrera egiteko. Feminismo kontziente bat ezin da soilik konformatu eta asetu gizon zein emakumeentzako soldata parekideak lortuz.

La historia de las mujeres es la historia de las clases, la especificidad de la opresión de las
mujeres únicamente puede dar una respuesta política y transformadora desde un prisma
que analice la relación entre patriarcado y capitalismo, la división sexual del trabajo y el
papel del salario y los estatutos de ciudadanía (respecto a las personas inmigradas)
histórica y concretamente, sin caer en universalismos ahistóricos y metafísicosn (Benitez,2004).

Sozialki determinatua dagoen subjektu gisa ulertzen dugu subjektu feminista, ibilbide historiko bat duena. Historia egiten du bere subjektibitateaz, egitekoaz eta esperientziaz kontziente den heinean. Subjektu feministak, klase ikuspegia duen subjektua izan behar du bai edo bai. Eta orduan, subjektu kolektibo baten baitan kokatuko da, emakume langile gisa determinatuko baitu bere burua. Subjektu kolektiboa osatzen dute gizoen zein emakume langileek, biak ala biek ez dituztelako existitu eta garatzeko beharrezko bitartekoak, behartuak daudelako soldata baten truke beraien lan-indarra saltzera, eta garrantzitsuena, “subjektu kolektibo” gisa eraikitzen diren etsai beraren aurka borrokatzen direlako.

Ondorioz, erroforma ala iraultza?

4 thoughts on “ERREFORMATIK IRAULTZARA

  1. Aupa Kattalin, testu interesgarria benetan. Benitezi egiten dizkiozun erreferentzia testuen linkak badituzu edo non eskuratu daitezke?

  2. Aupa Haitz! Barkatu atzerapenagatik, baina hemen uzten dizut Benitezen testu interesgarri hau: “El sujeto feminista. Una salida antipatriarcal al capitalismo en crisis”. Errez bilatuko duzula Googlen jarrita uste dut. Esker mila interesagatik;)!

  3. Aupa!

    Asko gustatu zait testua.

    Eztakit ondo ulertueten: gizon langilek sujetu feministan barrun sartzeituzu?

    Hola bada, zerta referitze zea, esaktamente, “sujetu” izateakin?

    1. Aupa Acer!

      Bada, “subjektu feminista” diogunean, emakume langileoi egiten diot erreferentzia. Gaur egun subjektu feminista gisa identifikatzen da emakume oro (feminismo hegemonikoak besteak beste), emakume burgesak barne. Horrek zer dakar beraz? Gure zapalkuntza zein esplotazioaren aurkako borroka emakume burgesekin batera gauzatzea. Hori noski, ez da erreala. Gure etsaiarekin aliantzak eraikitzea dakar horrek, eta ez da batere hautu koherentea. Izan ere, behin emakume burgesen interesak babestuak geratzen direnean, emakume langilea zapaldua eta esplotatua izaten jarraituko baitu. Eta kontuan izan behar dugu emakume burgesa burgesiaren interesek mugitzen dutela eta emakume langileak langileena; ezberdintasun nabaria. Esaldi honek oso ondo laburbiltzen du gure subjektu feministaren jarduna: “la lucha de emancipación de la mujer proletaria no puede ser una lucha similar a la que desarrolla la mujer burguesía contra el hombre de su clase; por el contrario, la suya es una lucha que va unida a la del hombre de su clase contra la clase de los capitalistas. Ella, la mujer proletaria, no necesita luchar contra los hombres de su clase para derrocar las barreras que ha levantado la libre concurrencia”.
      Honako esaldia ulertuta, orain dator subjektuaren azalpena. Emakume langileek aliantzak sortu beharrean emakume burgesekin, aliantzak sortu behar ditu bere klaseko gizonekin, eta horrela eraikiko da aipaturik subjektu kolektibo hori. Alegia, “el objetivo final de su lucha no es la libre concurrencia con el hombre, sino la conquista del poder político por parte del proletariado. La mujer proletaria combate codo a codo con el hombre de su clase contra la sociedad capitalista. Todo esto no significa que no deba apoyar también las reivindicaciones del movimiento femenino burgués. Pero la consecución de estas reivindicaciones sólo representa para ella el instrumento como medio para un fin, para entrar en lucha con las mismas armas al lado del proletario”.
      Honakoa esanda eta zure galderari erantzunez, subjektu feminista gisa identifikatzen dugu emakume langilea eta ez gizon langilea. Zergatik? “langile” izate hutsagatik baldintza berdinetan daudela jakina da gizon zein emakume langilea, baina argi izan behar dugu emakume langileok pairatzen dugun zapalkuntza areagotu egiten dela jasaten dugun biolentzia mailari erreparatzen badiogu; sexu esplotazioa, soldata baxuagoak, gorputzen instrumentalizazioa etab. Horrek ez du esan nahi gizon langilea gure borreketatik at kokatzen dugunik, eta horregatik hauekin aliantzak sortzeko subjektu bateratu bat identifikatzen dugu, non langilego klase gisa identifikatzen den. Subjektu kolektibo horren baitan antolatu eta egingo ditu aldarriak emakume langileak gizon langilearekin batera.

      Ea ba, argiago azaldu dudan. Aipuak norenak diren jakiteko interesa baduzu, “Solo la mujer proletaría triunfará en el comunismo” testutik ateratakoak dira, eta Clara Zetkin da testuaren autorea.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*