Itzalpe 2019-01-25

Orixeko Ikasle Autodefentsa Sareko kideek ebaluazio irizpideak aldatzeko hasitako borrokak jasan duen erantzun errepresiboa salatzeko Tolosaldeko Autodefentsa Sareko ikasleak eraso horri erantzun bat emateko batu dira honako irakurketaren bidez:

“Prentsa ohar honen bitartez Tolosaldeko Autodefentsa Sareko kideok ostegunean Orixeko institutuan gertatu zen erasoa azaldu eta horren gainean 6puntu adierazteko behartuak sentitu gara:

Ostegun goizean hilaren 18 an, klase orduan irakasle batek ikasleek astelehenean burutu zuten prentsaurrekoa [https://www.argia.eus/albistea/ikasle-autodefentsa-sareak-sortu-dituzte-batxilergoan-aiaraldean-tolosaldean-eta-sakanan] proiektatu zuen, gela osoari erakusteko helburuarekin.

Aipatutako prentsurrekoan irakasle jakin baten aurkako mehatxuak burutzen zirela aurpegiratu zien ikasleei batetik, eta emandako informazioaren zati bat gezurra zela baieztatu zuen bestetik. Horregatik, eta hori aitzaki hartuta, prentsaurrekoan azaltzen ziren ikasleen aurkako salaketa jarriko zuela azaldu zuen. Gainera, salaketa hori ez egiteko aukera bakar gisara, ikasle batzuen gurasoekin bilera bat burutu eta bertan gurasoak kontrakoa egiteko konbentzitzea zela inposatu nahi izan zuen. Hori gutxi ez, eta prentsaurrekoan azaltzen ziren 2 ikasleak klasetik kaleratu zituen auzi hau soluzionatu arte gelara itzultzea debekatuz.

Gertaeren larritasuna dela eta, zalaparta handia sortu zen ikastetxe osoan, eta zuzendaritzatik mugimenduak egin zituzten auzia kudeatu edo kontrolatu nahian. Horietako bat eguardian prentsaurrekoan azaltzen ziren 18 ikaslerekin bilera bat egitea izan zen. Bertan irakaslea defendatzeko borondatea izan arren argumenturik ez zutela argi geratzeaz gain, errespetuzko elkarrizketa izatetik oso urruti dagoen jarrera erakutsi zuten. Tartean akusazio faltxuak aurpegiratuz zein, abokatu batek prentsaurrekoko irakurketa luparekin irakurri ezkero “apologia al terrorismoko” zantzuak ateratzeko arriskua egon daitekeelaren adibidea bota zuten. Ondorio modura zuzendaritzak, argi adierazi zieten ikasleei euren eskubideen defentsa aktibo bat egin ordez, beste alde batera begiratuko zutela.

Beste hainbat gertaera saltatuz, ostiral goiza iritsi zen eta goiz hartan zuzendaritzak, prentsaurrekoko ikasleak eta salaketa jarri nahi zuen irakasleak 2 orduko bilera egin zuten. Bertan nabarmentzeko ezer gutxi: Irakasleak salaketataz ezer etzuen esan nahi eta zuzendaritzak ere ematen du horren larritasunaren jabe ez izanda etzuela eztabaida hor zentratu nahi. Aurreko egunean egin zituzten tonuz kanpoko akusazioak bapatean ez zituztela beraiek egin esan; eta eztabaida; ikasleek beraiei abaluazio irizpideen gaineko eskakizuna egin aurretik prentsaurrekoa egitean zentratu zuten.

Dena ordea ez zen zuzendaritzak nahi bezala atera: bilera bukatu ostean berotasunez zuzendaritzakoak salaketa jarri nahi zuen irakaslearekin eztabaidatzen hasi ziren, TAS-ekin ebaluazio irizpideak aldatzeko negoziazio bat hasi edo ez. Zuzendaritzako kide batek eman zion bukaera negoziazioa hasteko iritzia gain jarrita zegoen eztabaidari: “Hemendik aurrea denok karetakin.” Beraien kontrarako, ez ziren konturatu atea irikita zegoela…

Beste hainbat gertakari eta eraso jasan behar izan baditugu ere, uste dugu aipatutako hauek direla larrienak eta nahikoak Orixeko egoeraren inguruko ideia bat egiteko. Horregatik, egoera nahasi eta erasokor honen aurrean Tolosaldeako Autodefentsa Saretik honakoa adierazi nahi dugu:

  1. Orixekoak ez garen ikasleok prentsa ohar hau zabaldu eta aurpegia ematera behartuak sentitu gara, gure burkide diren Orixeko ikasleei garesti ateratzen baitzaie irakasgai batzuen ebaluazio irizpideak objetiboki azaldu eta honen gaineko borroka bat hasiko dugula publikoki adieraztea.
  2. Prentsaurrekoan adierazitako borrokan berresten gara, zilegia bezain beharrezkoa dela uste dugulako. Honekin batera garrantzitsua da adieraztea: Batetik, gure borroka ez dela irakasle edo pertsona konkretuen aurkako borroka, zuzendaritzako kideen aurkakoa ez den bezalaxe. Gure borroka Euskarako eta historiko ebaluazio irizpideak aldatzean oinarritzen da. Eta bestetik, ez dugula inor mehatxatu aipatutako prentsaurrekoaren bitartez.
  3. Zalaparta eta borrokaren desitxuraketa saiakera honek ez du gu bildurtzeko balio izan. Prentsaurrekoan adierazi zuten moduan, borrokaren zailtasunaz eta izango ditugun oztopoez kontziente gara eta horiek gainditzeko kompromiso eta ilusioz gainezka gaude.
  4. Salaketaren asmoak zein etorkizuneko balizko edozein jazarpenmekanismo bertan behera uztera gonbidatzen dugu ikasleon kontrako salaketa jarri nahi duen irakaslea.
  5. Dei egiten diogu Orixeko zuzendaritzari, beste aldera begiratzeari utzi eta bere erantzukizunak eskatzen duen tamainako ardurakeriaz jokatzen hastera. Bere ardura baita ikasleon eskubideak errespetatzea eta errespetarazten direla bermatzea.
  6. Tolosaldeako ikasleria, guraso zein langile klaseko sektore ezberdinei dei egiten diegu borroka bere egin eta elkartasun aktibo bat martxan jartzera. Eta bereziki Orixeko sektore ezberdinei, aste honetako deialdietan parte hartzera:

Urtarrilak 22tik 24ra, asteartetik ostegunera, atseden orduetan manifestuaren gaineko firma bilketa.

Autodefentsa antolatu ikas baldintzak borrokatu! Ikasleon intereseko ebaluazio irizpideak orain! Jo ta Ke irabazi Arte!”

1 iruzkin “TAS-eko kideek eginiko irakurketa jasandako errepresioari erantzunez” argitalpenean

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*