Itzalpe 2019-01-29

Azken aste honetan Orixen egoera zaila izaten ari da ikasle militanteontzat, urtarrilaren 14an ateratako prentsaurrekoaren harira denuntzia mehatxuak, klaseetatik kaleraketak, akusazio faltsuak eta irakasle zein zuzendaritzako kideengatik errespetu falta zein erasoak jasan behar izan ditugu. Hasiera batean denuntziatuak izatearekin mehatxatu gintuen irakasle batek, eta nahiz eta zuzendaritzak posizio neutroa zuela jakinarazi , publikoa egin du gaur Orixeko Webgunean irakasle hau babesten duela.

Horrelako erasoen aurrean Zuzendaritzaren pasibotasuna alde batera utziz bideoan azaltzen garen ikasleoi gaur 3 egunetako kaleratuak izango garela komunikatu digute, nola ez, honen inguruan hitz egitea ukatu digute eta Einikatik iritsi zaie gurasoei hartutako neurrien inguruko mezua. Kaleratuak izan ez gaitezen, beraiek idatzitako dokumentu bat firmatu behar dugu, non gaizki egin dugula eta berriro ere horrelakorik egingo ez dela jartzen duen. Bestalde, testua firmatzen duten ikasleak egun batez eskolako liburutegian egon beharko dute, hauek jarritako zenbait lan egiten. Kaleraketa hau bihartik astearterako izango da, kasualitatea, bideoan ageri diren zenbait pertsonak azterketa dutela.

Horretaz gain, zenbait gurasok bilera eskaera egin eta zuzendaritzak ezezkoa eman diete.

Zuzendaritzaren jarrera errepresiboa eta beldurra sortzeko afizioa zorrotz salatzen dugu, guztiz lekuz kanpo dauden erasoak burutzen ari baitira.

Besterik gabe, mila esker babesten gaituztenoi!

Borrokaz lortuko dugu!

T.A.S.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*