Itzalpe 2019-02-09

Gazte ugarik hartu dute parte Tolosaldeako gazte mugimenduko topaketen lehenengo 2 egunetan.

Atzo, ostirala, elkar ezagutzeko eta harremantzeko eguna izan zen eta gaur sartu dira edukietan. Egunean zehar, gazte mugimenduaren antolakuntzaren inguruan hausnartzen aritu dira eta bazkal ondoren etorkizunean eman beharreko pausoak marrazteari ekin diote.

Biharko eguna ere bete betea dator:

  • 9:00 GOSARIA
  • 10:00 LAN TALDEEN BILKURA
  • 12:00 GIPUZKOAKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADEN TOPAKETEN AURKEZPENA
  • AZKENIK, AUZOLANA LEKUA HARTU BEZAIN TXUKUN UZTEKO

Antolatzaileek dei egin diete oraindik gerturatu ez direnei gerturatu eta parte hartzera.

Adi itzalpeko jarraipenari!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*