Itzalpe 2019-02-12

Igandean bukatu ziren Gazte Mugimenduko Topaketak. Larunbat gauean gozatu zuten kontzertu zoragarriaren ostean, goizean goiz esnatu eta gogor, sakon pentsatu zuten eskualdeko gazte antolatuak, ordurarte eztabaidatutako eta hausnartutako guztiaren inguruan. Aurrerantzean emango diren pausoak aztertu ondoren hainbat erabaki hartu zituzten.

Eguneko egitaraua ondorengo hau izan zen:

  • 9:00 GOSARIA
  • 10:00 LAN TALDEEN BILKURA
  • 12:00 GIPUZKOAKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADEN TOPAKETEN AURKEZPENA
  • AZKENIK, AUZOLANA LEKUA HARTU BEZAIN TXUKUN UZTEKO

Hainbat gaztek hartu zuten parte igandekoan ere. Eragiletako pertsonak, zein norbanakoak gerturatu ziren eta oso eskertuta daude antolatzaileak eginiko lanarekin. Gainera, bukaera ederra eman zioten auzolan bikain baten bitartez.

Besterik gabe eskerrik asko gerturatu zineten guztioi GMT-ako antolatzaileen partetik!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*