Itzalpe 2019-04-02

Pasa den astean, Krisiaren seme-alabak kolektiboaren izenean, Azpeitiko Eslkabetan aurrera eramaten ari diren proiektu soziala plazaratu zen Kontu Lepo komunikabidearen bitartez.

Proiektu hau egungo sistema kapitalistaren krisiaren testuinguruan kokatzen da. Kolektibo honek adierezten duenez, hausnarketa puntu garrantzitsua izan da haientzat, eta proiektu hau martxan jarri ahal izateko beharrezko analisiak burutzeko balio izan die. Analisi honek, egun ditugun beharrak izaera kolektiboaren bidez asetzeko proiektu bat martxan jartzea ekarri du. 2018ko urritik aurrera hartu zuten Esklabak eraikinaren ezker aldea, eta bertan dihardute proiektua aurrera eramaten lanean. Proiektuaren inguruko informazioa jasotzen duen bideo bat ere egin dute, hemen ikusgai.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*