Itzalpe 2019-04-05

Apirileko hilabeteari hasiera emanez, Aiztondoko Gazte Asanbladako kideek 4 egunetako egitarau bat antolatu zuten, zeinetan okupazioaren gaia jorratzeko hitzaldi desberdinak antolatu zituzten. Okupazioa zergatik eta zertarako eramaten den aurrera argitzeko asmoz burutu zituzten hitzaldi hauek. Lehenengoa, astelehenean, apirilaren 1ean izan zen “Okupazio tresna estrategiko gisa” harturik gaitzat.

Hitzaldian bertan landutakoaren laburpen txiki bat uzten dizuegu jarraian:

Okupazioa kapitalaren zikloko aldi desberdinetan:

Okupazioa bi momentutan eman daiteke:

  1. Kapitalaren zikloaren baitan agertzen den aukera marjinal gisa, masen jarrera orokor bat izan beharrean pertsona isolatuek egiten dutena, alegia.
  2. Kapitalaren zikloa agortzen denean (krisi egoeretan), masa fenomeno gisa. Aukera hau aztertzeko hiru puntu:
    • Pauso subjektibo bezala eman daiteke, dominazio burgesaren mugen baitan eta forma espontaneoan.
    • Dominazio burgesaren formak ondo aztertu behar dira
    • Okupazioa forma estrategiko gisa, tresna bezala; modalitate politikoren baten baitan.

Testuingurua:

Gizarte burgesaren esfera guztiak zeharkatzen dituena zera da: kapitalaren akumulazioa. Hau ordea, historikoki modu ezberdinetan eman da:

  1. Gizarte aurre-kapitalistetan dirua lan denbora zen soilik. Merkantzia baten balioa neurtzeko tresna zen. Bitartekari moduan eta truke neurri bezala: zilarra, espeziak…
  2. Gizarte kapitalistetan diruak beste dimentsio bat hartzen du eta lanaren gainean agintzeko gaitasunaren ezaugarria izatera igarotzen da.

“Acumulación originaria del capital” gertatu zenean, ekoizleen desjabetze masiboa gertatu zen eta beraien erreprodukzioa ahalbidetzen zuenetik (lurretatik) desjabetuta, beste batentzat lan egitera behartuta ikusi ziren.

Hiru faktore sortzen dira gizarte kapitalistan:

  1. Langileen arteko norgehiagoka.
  2. Burgesen arteko norgehiagoka.
  3. Klaseen arteko borroka: langileen eta burgesen arteko norgehiagoka.

Aurrerapen teknologikoek, merkantziak ekoizteko denbora gutxiago behar izatea ekartzen dute, eta horren ondorioz, merkantziak merkeago ateratzen dira. Langilearen balioa ere, lan indarra, jaitsi egiten da, langile batek (merkantzia gisa), bere erreprodukziorako behar dituen beste merkantzien balioa jaitsi egin delako; langilea bera “ekoizteko” sozialki beharrezkoa den denbora (bere erreprodukziorako behar dituen merkantziena) gutxiagotu egin delako.

Beraz, aurrerapen tekniko-mekanikoekin ekoizpena igo, lanaren balioa jaitsi eta, beraz, gainbalioa igo egiten da. Baina momentu honetan kontraesan bat gertatzen da: makinek egiten dutenez langileen lana, eta langileen bitartez soilik ateratzen dutenez gainbalioa, gainbalioa jaitsi egingo da momentu batean, horrekin batera, irabaziak ere jaisten joango direlarik, nahiz eta horrek beti ez duen esan nahi galerak egongo direnik.

Galerak daudenean, krisi egoeran sartzen da berriro.

Irabazi tasaren beherakortasunari aurre egiteko honako mekanismo hauetaz baliatzen dira burgesak:

  1. Langileei lanaldia luzatzen zaie gehiago produzitzeko.
  2. Denbora mantenduta, langileek lan gehiago egitea bultzatzen da.
  3. Soldata bere balioaren azpitik ordaintzen dute.
  4. Gainpopulazio erlatiboa: langile asko lan gutxirako. Honek langileen arteko norgehiagoka indartzen du.

Okupazioaren inguruan ondorio batzuk:

Honek guztiak erreprodukzio soziala zailtzen du. Beraz, erreprodukzio sozialerako ezgaitasunarekin okupazioa masa fenomeno gisa agertu daiteke (okupazio espontaneoa). Honen mugak, ordea, anitzak dira; adibidez: ez du gaitasunik beharrak desagertzeko, kapitalismoaren baitan geratzen baita, eta gainera, inpotentzia politikoa garatzen joaten da epaiketa, kaleratze eta abarren bitartez.

Horregatik, okupazioak estrategia politikoaren baitan kokatuta egon beharko luke eta iraultza bera antolatuko duen alderdi (alderdi Komunista, edo beste izenen bat ere izan dezake) batek egon beharko luke. Alderdi honek ez du gaur egun ulertzen dugun alderdi burgesaren forma izango, juxtu horren aurkako posizioan sortzen den egitura bat izango baita. Subjektu/objektu dikotomiarekin hautsiko duen antolakunde bat izango da. Iraultzarako bidean, programa komunistak hiru momentu izango ditu:

  1. Langileek dominatzeko tresnak sortzea, langileen boterea sortzeko.
  2. Langile klasea dominatzaile izatea, Estatu komunista, Komuna sozialista… (nahi den moduan deituta)
  3. Langileriak bere klase sozialaren suntsipena.

1 thought on “[JARRAIPENA- 1.eguna] OKUPAZIOA ZERGATIK ETA ZERTARAKO?

  1. Zorionak iten ai zeaten lanagatik, bai itzalpeko zein AGAko burkieei borrokan jarraitzeko animoak ematea besteik ez zait gelditzen. Ala ere apunte batzuk naiko nituzke gehitu gehienbat artikuloaren bukaera parten azaltzean programa komunistak ditun momentu nagusien kategorizazioa sakontzea beida.

    Langile boterea eskala sozialean soilik artikulatu daiteke. Isolatuta, partzializatuta eta atomizatuta dauden borroka forma ezberdiñek ez dute inoiz langile boterea osatuko ez badago lurralde jakin batenhauen artikulazioa ahalbideratuko duen bitartekoik. Dominazio burgesa eta ekoizpen eredu kapitalista, gizarteko esfera guztik abarkatzea heldu den eta beraz, harreman sozialen osotasunen eragiteko gaitasuna, eta hauek bere logikan asimilatzen ditun botere modalitatea da. Guk, sozialki guztiz hedatuta dagoen botere burgesari aurre egiteko, gure borrokek duten eragiteko gaitasuna maila lokaletik aratago ‘maila sozialera’ zabaltzeko, praktika iraultzaileak inplikatzen duen lanaren banaketa antolatzeko formak experimentatu beharrean gaude. Fiñean, boterea eskala sozialean artikulatzen da eta langilegoaren auto-antolakuntza da behar politko honi erantzuten dion praktika, antolakundeetan kristalizatu oi dena.

    Nire iritziz,modu eskematikoan: alderdi komunista, klase borrokaren baitan eta praktika iraultzailearen bitartez auto-antolakuntzaz eratzen diren instituzio proletarioen ofentsiba batasuna artikulatzen duen organoa izango litzake. Alderdiaren funtzioa, langile boterea lurralde jakin batean territorializatzea eta bertako ekoizpen bitartekoen gaineko kontrola eskuratuko duen ofentsiba fase bat norabidetzea izango litzake; nahibada, leninismoak proletargoaren diktadura deitu dionaren ezarpena gauzatzea, estatu sozialista ren eraikuntza.

    Ordea, nire iritziz proletargoaren diktadura, prozesu sozialistaren momentu espezifiko bat da.Prozesu sozialista gradualki langile boterea garatzen eta konstituitzen Jun beharko dan prozesua da, bere fase guztietan lurralde eta bitarteko produktiboen gaineko kontrola inplikatzen ez duna.
    Komunismoa prozesu sozialistaren helburu estrategiko fundamentala da, klaserik gabeko gizarte bat inplikatzen duena eta beraz, estatu-formarik gabeko antolaketa forma sozialez osatua dena. Esan oi den moduan, gizakien gaineko gobernua gauzen gaineko kudeaketaz ordezkatuko duen orden soziala.

    Lan asalariatuko jornada astear dakat ta denbo gehio ezdakat sakontzeko. Garbi geatu dadila hau guztia prozesu sozialistak barnebiltzeitun momentu estrategiko negusin identifikazio eta eskema vulgar bat dala. Alare igual balio dezala buruai vuelta batzuk emateko eta iraultza bea obetoxeo bisualizatzeko.

    Ze ondorio politko aldia atera hemendik? Iraultza prozesua gaur asteala, de hecho asita daola! Eta ingurun diteun espazio politikotan parte hartuz klase borroka hauspotzea tokatzen zaigula,burgesiari ofentsiba planteatu eta mundu mierda hau iraultzeko baldintzak sortzea da erronka. Es hora de hacer política, pero poltica proletaria. Garaipenerarte.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*