Itzalpe 2019-04-07

Gaurkoan, Aiztondoko Gazte Asanbladak antolatutako hitzaldi sortarekin jarraituz, “Destruir el espacio del capital, contstruir autonomía de clase” hitzaldia hartu dugu oinarritzat eta bertan jorratutako ideia nagusiak laburbildu ditugu. Hitzaldi honekin eman zien amaiera A.G.A.-ko kideek “okupazioa zeatik ta zertako” izenez antolatu zituzten jardunaldiei. Laburpenaren eskema hobeto ulertze aldera, lehenik eta behin jakin hiru zatitan banatu dugula testu hau, hizlariak egin zuen bezela: okupazioaren alderdi estrategikoa batetik, autodefentsa terminoaren ulerkera eta beraren garapena, eta azkenik, okupazioak zer suposatu duen EHan azken urteetan.

  • Okupazioaren alderdi estrategikoa

Okupazioa ezin da ulertu helburu soil gisa, baizik eta bitarteko bezala. Hau da, espazio autogestionatua lortzeak ez du izan behar azken helburua baizik eta garatu nahi dugunari forma eman ahal izateko tresna behar du izan.

Horretaz gain, okupazioak suntsikorra izan behar du, hau da, propietate pribatua eraistea izan behar du helburu, forma politiko burgesa suntsitu eta bizitza forma kolektiboak eratzeko. Reagrupazio kolektiboa helburu duen proiektu baten barruan txertatua joan behar du. Klase gatazkaren territorializazioa helburu.

70 hamarkan jauzi handia ematen da desjabetuon politizaziorantz eta lerro horiekin jarraitzea garrantzitsua da. Okupazioa behar izanak bete ahal izateko bidea izateaz gain, erresistentzia metodo bat izateaz gain, ofentsiba planoan ere erabiliz, kapitalaren balorizazioaren eta espazioaren akumulazioaren aurrean, proletarion kontrolpeko guneak sortuz. Kapitalaren interesen aurrean zirrikituak sortzen joateko.

  • Autodefentsa

Ez da soilik desjabetze batean aurrean egiten den defentsa. Baizik eta klase arteko gerra ulertzeko modu bat da. Autodefentsa sare integralak eratuz garatu beharra dagoena.

Autodefentsa termino modu ezberdinetara ulertu izan da historian zehar, hasiera batean zuen kutsu militarretik, gaur egun ematen zaion erabilera politikoraino. Azken boladan autodefentsa mahai gainean dagoen termino bat da eta beharrezkoa da birformulatzea.

Birformulazio hori aurrera eramateko garrantzitsua da autodefentsa bi modutara ulertzea; defentsiboa eta ofentsiboa. Lehena, espazio bat oinarri hartuz, espazio baten defentsa, honen ezaugarria, imajinario edo epika iraultzaile bat sotzea izango delarik. Bigarrena, autodefentsa ofentsiboa. Klase arteko gudaren forma gisa, autonomiaren sorreraren bidean. Hauen barruan artikulatuz autodefentsa terminoaren barruan existitzen diren forma ezberdinak: langile autodefentsa, feminista, espazio okupatuena…

  • Okupazioaren garapena EHan

Gaztetxeak izan dira azken hamarkadetan okupazioaren espresio handiena, militantziaren hasierako gune bezela, aisiaren autogestio eta kontrakultura mugimendu bezala garatu delarik gehienbat. Gaur egun ordea, amaituta dagoen formatoa dugu hau eta birpentsatu beharra dagoena, desjabetuon behar izanak asetzeko beharrezko proiektuak egituratuz.

Aipatzekoa da hala ere, gaztetxeak ezinbesteko espazioak ari direla izaten azken urteetan, paradigma iraultzaile berri honen sorreran, alderdi iraultzaile baten faltan kuadro iraultzaileak sortzen ari baitira. Datorkigun EHarekiko zentralak diren gatazkak jorratzen ari dira, planteamendu berritzaileak mahaigaineratuz.

Euskal burgesiaren aurrean, okupazioak planteatu behar dira, haustura gisara. Azken hamarkadetan emandako borrokak erakutsi du agortuta dagoela eta autodefentsa birplanteatu beharra dago, klase arteko gudaren beste planteamendu bat beharrezkoa da. Badaude dagoeneko autodefentsa antolatu batzuk, Baina beharrezkoa da artikulatzea eta planteamendu estrategiko baten baitan antolatzea.

2 thoughts on “[JARRAIPENA- 4.eguna] OKUPAZIOA ZERGATIK ETA ZERTARAKO?

  1. *Komenigarria letzea aipatutako iritzi artikulon azpin irikitzean eztabaidan Joseba Altzairuri ematen dion erantzuna artikuloan egileak; bereziki bigarren interbentzioa.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*