Itzalpe 2019-04-20
Featured Video Play Icon

Atzo, apirilaren 19an, eguerdiko 13:00ak aldera Aiztondoko Gazte Asanbladako kideek prentsaurreko bat burutu zuten okupatu berri duten espazioaren berri emateko. Eskualdeko dozenaka lagun bertaratu zirenn haiei elkartasuna adierazteko. A.G.A.ko kideek espazioari erabilera anitz emango dizkiela jakinarazi zuten eta baita proiektu ugari jarriko dituztela martxan ere. Halaber, langile autonomia sustatu, klase boterea eraiki eta autodefentsa artikulatu ahal izateko gune estrategiko bat izango dela argi utzi zuten.

Bestalde, Kaxilda gaztetxea ezagutzeko bertara gerturatzera eta aste osorako antolatu duten egitarauean parte hartzera animatu zuten jendea.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*