Itzalpe 2019-04-29

Gaur, apirilaren 29an, eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean elkarretaratze bat burutu dute Duintasuna elkarteko kideek. Hilabeteak daramatzate haien aldarrikapenak zabaltzen pentsioen gaiak duen garrantziaz herritar guztiak jakitun izan daitezen. Burutu duten elkarretaratzearen helburuetako bat larunbat honetan, maiatzaren 4ean, 12:00etan Tolosako Plaza Zaharretik abiatuko den manifestaziorako deialdia luzatzea izan da, eta horrekin batera, maiatzaren 11n Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan egingo duten manifestaziora herritarrak animatzea. Bestalde, Gasteizen 2019ko martxoaren 28an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Pentsiodunen Plataformak adostutako aldarrikapenak plazaratu dituzte:

“-Pentsioen Sistema Publikoa blindatzea, pentsio duinak bermatzeko

-Urrats esanguratsuak ematea Europako Gutun Sozialarekiko konpromezuak betetzeko

-Legez eta betirako bermatzea gure urteroko eros-ahalmena KPIaren ordaina gutxienez

-1080€-ko gutxieneko pentsioa ezartzea. Azpimarratuz bai Euskadiko eta baita Nafarroako gobernuek ere eurena egin eta osa dezatela gaurko pentsioak kantitate horretara hel daitezela

-Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata: 1200€-koa. Soldata duinik gabe ez baitago pentsio duinik

-Prekaritatea areagotu duten lan erreformen indargabetzea eta 2011 eta 2013ko lan eta pentsio erreformen alde atzerakoiak indargabetzea

-Jasangarritasun faktorea betiko indargabetzea

-40 urte kotizatutako erretiro aurreratuei zigorrik ez ezartzea

-Gizonen eta emakumeen arteko generoaren arrazoiengatik pentsioen arrakalaz bukatzeko neurri eraginkorrak hartzea

-Pentsioen Plan Pribatu eta EPSV-rentzat abantaila fiskalik ez egotea”

Aldarrikapen hauekin eskualdeko hainbat eragile zein norbanakok egin dute bat, eta beraz, bide batez gaurko elkarretaratzea indar erakustaldi bat ere izan da. Nolanahi ere, jende zein talde gehiago atxikitzea nahi dute eta horretarako, igandea baino lehen eman beharko du interesa duen edonork izena.

Hona hemen orain arte atxikipena eman duten eragile zein norbanakoen zerrenda:

Emakume Baserritarren Elkartea, ELA, LAB, ESK, EHNE, Euskal Herria Sozialista, Giro Arte Dultzainero Taldea, TOPA, Tolosaldeako Ernai Gaztea, Ibarrako Gazte Asanblada, Ibarrako Samalda Talde Feminista, TNT Talde Feminista, Tolosaldeako Suhiltzaileak, Otsabi, Amarotz eta Larramendi auzo elkarteak eta Ttonttor kultur elkartea.
Julen, Antton Telleria, Itzea Urkizu, Rebeka Calvo, Martxelo Otamendi, Eider Olazar, Oihane Mateos, Jokin Aldazabal, Oihane Perez, Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Iguaran eta Koldo Zelaia, Garbiñe Ubeda, Karlos Almorza, Amando Hernandez, Miren Mujika,
Naroa Urkola, Aitziber Ibarbia, Ibarrako Soka-Tira taldea, Ainhoa Artolazabal, Gaizka Maiza, Maider Mendizabal, Joxe Gabirondo, Erik Jaka, Mikel Olaetxea, Iñaki Artola, Xabier Orbegozo, Armando Roca,
Koldobika Jauregi, Idoia Sanchez, Arantxa Orbegozo, Javi Arana eta Mariluz Rodrigez.

1 iruzkin “[ELKARRETARATZEA] DUINTASUNA ELKARTEKOEK PENTSIO DUINAK ALDARRIKATU DITUZTE BESTE BEHIN” argitalpenean

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*