Itzalpe 2019-04-30

Aste santuetan zehar okupatuak izan diren eskualdeko bi gaztetxeak, Ezpala eta Kaxilda, aurrera doaz, aste beteko eta ia bi asteetako langa pasaz. Egun hauetan zehar proiektu berriei eman diete bide, Ezpalan besteak beste, hausnarketa prozesua burutu zuten eragile zein norbanako ezberdinekin batera gaztetxearen nondik norakoak finkatu ahal izateko. Astea berriz, gaztetxearen inagurazioarekin amaitu zuten, non ekitaldi bat burutu eta kontzertuak egon ziren. Kaxildan berriz, arropa kolektibizazioa jarri dute martxan, eta gaztetxearen proiektua sozializatzeko ekintza ugari burutu dituzte Aiztondoko herri ezberdinetan zehar.

Lehenengo egunetan babes handia jaso zuten eskualdeko zein Gipuzkoako gainerako kideen eskutik, eta babes hau asko eskertu dute. Hala ere dei egiten dute laguntza eskaini dezakeen oro auzolanetara zein txandak betetzera gerturatzera. Hemendik aurrera ordea zer? Datozen hilabeteetara begira jarri dira, lan egiteko gogoz. Laister argitaratuko dute datozen asteetako egitaraua bi gaztetxeek eta horien berri ere emango dizuegu. Baina ordura arte gorde Ezpalako bi data hauek: Asteartea, 30, 18:00tan asanblada, hurrengo hilabetea diseinatu ahal izateko. Asteazkenean 19:00tan auzolana lantaldearen 1.go bilera (azpian duzue kartela).

Borrokan jarraituko dutela argi adierazi dute bi gaztetxeek!

Hemen dituzue Ezpalako inagurazio bideoa eta bertsoa:

Egurra jaso genuen baina

Ezpala da gaur saria,

Kaxilda eta beste guneentzat

indarra ta ausardia.

Tolosako gazteria

ze heldutasun nabaria

baina geratzen zaigun bidean

oraindik ere urria.

Ai euskal langileria,

piztu zure kontzientzia,

gure hobera bota dezagun

gurea den izerdia!

Errealitate krudel hau eraldatzea dalako daukaun aukera bakarra, zorionak eskualde osoari eta segi lanean, segi antolatzen eta segi borrokan. Jo ta Ke garaipenera arte, GORA EZPALA!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*