Itzalpe 2019-05-02

Maiatza hasi Berri den honetan, Aiztondoko eta Tolosako Gazte Asanbladako kideak indarrez agertu dira datorren astebururako egitarauarekin. Gai ezberdinen inguruan formatu eta eztabaidatzeko uneak izateaz gain, auzolan zein tailerretan parte hartzeko aukera ere izango da bertan. Hala, asteburuan Kaxilda eta Ezpala Gaztetxera bertaratzeko eta ekintzetan parte hartzeko deialdia zabaldu dute asanbladetako kideek.

Bestalde, egitarauan agertzen ez bada ere, Maiatzaren 2an, osteguna, arratsaldeko 18:00tan, Tabakalerako bitartekariekin mahaingurua burutuko da Kaxilda Gaztetxean, grebaren nondik norakoak azalduko dituztelarik.

Animatu eta parte hartu!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*