Itzalpe 2019-05-04

Badira bi aste inguru jada Ezpala Gaztetxea Tolosan, eta Kaxilda Gaztetxea Zizurkilen okupatu eta martxan hasi zirela. Zirraraz, borrokaz eta ekintzaz beteriko aste hauetan bi gaztetxe hauek hasi dira gorpuzten eta beraien jarduna okupatu duten espazioan materializatzen. Modu honetan, langile boterea eraiki, autodefentsa artikulatu eta harreman eredu berriak eraikitzeko haziak erein dituzte, eta horiek egikaritze bidean antolatu dira. Hau horrela izanik, Ezpala eta Kaxildako kideek okupatu dituzten propietate pribatu horiek propietate kolektibo bihurtu daitezen, eta beraien helburuak betetzeko tresna estrategiko gisa jokatu dezaten, behar- beharrezkoa da azpiegitura hauek hornitzea, eta beraien jarduna aurrera eraman ahal izateko behar duten materiala zein baliabideak lortzea. Horregatik, hemen luzatzen dizuegu Ezpala eta Kaxildan falta diren materialen lista, material hauekin edo beste edozerrekin ekarpenak egin nahi dituena ongi etorria delarik:

Kapitalari kontrajarriak diren guneak defendatu!

Ezpala eta Kaxilda aurrera!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*