Itzalpe 2019-05-04

Gaur larunbata, Tolosako kaleetan zehar manifestatu dira eskualdeko pentsiodunak. Ehundaka pertsonek igaro dituzte Tolosako kaleak, hilabeteetan zehar egiten aritu diren bezala. “Pentsio duin baten alde” lelopean antolatutako manifestazioan orain arte exijitutako hainbat aldarrikapen entzun ahal izan dira. Astez aste aurrera eramaten ari diren deialdietan  1080€ pentsio minimoa eskatu dute, eta lanbide arteko soldata minimoa 1200€ izatea beste hainbat eskaeren artean.

Gaurko deialdia hurrengo asterako markatu duten apustu garrantzitsu bat hauspotzeko erabili dute baita ere pentsiodunek, Maiatzaren 11n Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan egingo diren manifestazioetara herritarrak animatzeaizan du helburu, eskualdean pentsio duinen alde indar erakustaldia egiteaz gain.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*