Itzalpe 2019-05-06

Maiatzeko lehenengo asteburua indartsu hasi dute Kaxilda Gaztetxeko kideek. Izan ere, aurreko berri batean aipatu genuen bezala, Kaxildako burkideak hasi dira jada beraein proiektua gorpuzten eta beraein filosofiaren baitan diharduten jardunak aurrera eramaten. Hori argi ikus dezakegu, pasa den asteburu honetan egin duten egitarauen, eta bertan jaso dituzten hitzaldi zein harremantzeko modu berri bat eraikitzeko ekintza ezberdinetan.

Maiatzeko egitaraua, hala nola, pasa den ostegunean hasi zuten Tabakalerako langileak aurrera eramaten ari diren grebaren nondik norakoak barnebiltzen dituen mahainguru batekin. Bertan, hala nola, beraien greba ibilbidea, eta lortu nahi dituzten lan-baldintzen inguruko informazioa plazaratuz. Honekin batera, beraien egungo egoeraren berri eman zieten gerturatu zirenei, eta Kaxildako gazteek ere beraien egoeraren nondik norakoak plazaratzeko aukera izan zuten. Tabakalerako langileekin batera beraien esperientziak eta bizipenak alderatuz.

Ostirala, bere baitan, “Saseta Defentsa Sistemako” hitzaldi batekin hasi zuten. Bertan, desjabetuon memoria historikoa, hots, Gerra Zibilaren baitan ukatua eta ezkutatua izan zaigun informazioa literalki lurpetik atera eta argiztatzeko aukera izan zuten hurbildu ziren entzule orok. Izan ere, Sasetako ikertzaileak arkeologia lanetan aritzen dira nolabait esatearren, Gerra Zibilaren garaian sortutako lubaki eta guda guneetan, historiako garai hau argiztatze bidera lur azpitik honen esistentziaren eta nondik norakoen pruebak azaleratuz.

Larunbatari dagokionez, goizean auzolana deitu zuten Kaxilda Gaztetxeko kideek, orain sortu berri den Gaztetxea, bertan ibiliko diren zein bertara hurreratuko diren desjabetuen beharrizanetara egokitzeko. Horren ostean, beraien hasierako komunikatuan aipatu zuten moduan, truke-baliotik at kokatuko den harremantzeko modu berri bat sortu eta sustatze bidean, “bazkari berezia” delakoa antolatu zuten. Horrela bada, dituzten baliabide urriekin, bazkari goxo bat prestatu zuten, eta beraien artean harremandu eta gitarra joaz ere kantari aritu ziren. Arratsaldean, zineforuma delakoa aurkeztu zuten, dokumental baten proiekzioaren bidez, eta ondoren, dokumentalaren inguruan hausnartu eta eztabaida bat ireki zuten. Azkenik, iluntzean, gorputz adierazpen tailerra burutu zuten, eta bertan, beraien gorputza entzuteko eta sentitzeko gaitasuna garatu zuten. Hala nola, tentsio egun gogor hauetan, gorputza askatu eta beraiek beraien gorputzarekin bat egin eta konektatzea asko eskertu zutelarik.

Igandeari dagokionez, arratsaldean hitzaldia burutu zuten, “Gazte migranteen egoera eta akonpainamendua Gipuzkoan” deitua. Bertan, egun gure probintzian etorkinek bizitzen dituzten egoeren inguruan hausnartu, eta zentro inperialistaren parte den Euskal Herrian biziraun ahal izateko dituzten zailtasun eta oztopoen inguruko informazioa plazaratu zen. Aldi berean, etorkinen zailtasun horiek baretze aldera, hezitzaileek erabili ahal dituzten herramienta zein estrategia ezberdinen arteko hausnarketa eta azalpen bat egin zen.

Tabakalerako langileekin mahaingurua
Saseta Defentsa Sistemako hitzaldia

Kaxilda Gaztetxeko kideek positiboki baloratu dituzte lau egun hauetan aurrera eraman diren ekintza ezberdin hauek, eta beraien proiektua gorpuzten jarraitzeko eta jarduera gehiago egiteko irrikitan daudela azpimarratu dute. Horrekin batera, asteburu honetako data gordetzeko deia ere luzatu dute, ekintza ezberdinez betetako egitarau bat baitiute esku artean!

Beste herri eta bailara bat posible direlako, miseriazko mundu grixean gaurdanik esperantzazko mundu gorriak eraikitzen hasteko! Kaxildatik ez dira pasako!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*