Itzalpe 2019-05-11

Ibarran kartzela jardunaldiak antolatu dituzte maiatzaren 20etik 25era “espetxeak apurtu” lemapean. Aste osoan zehar hitzaldi, dokumental zein mahainguruez gozatzeko aukera izango da. Jardunaldiei bukaera biribila emateko, larunbaterako egun osoko egitaraua antolatu dute. Egun horretan, goizean sistema kapitalistan kartzelak dituen funtzioak azalduko dituen hitzaldi bat egongo da, ondoren, Xepla elkartean bazkaria egingo dute eta horretarako, tiketak 8€-tan daude salgai Atari, Karlatz eta Zubiaurre tabernetan. Bazkal ostean, herriko preso ohien esperientziak partekatzeko mahainguru bat egongo da. Eguna amaitzeko, gaztetxean bokadiloak egongo dira salgai 3€-tan bertan afaltzeko , eta gauen zehar, The selektors dj-ak giroa jartzen arituko dira.

Horrenbestez, kartzelaren inguruan hausnartzeko zein esperientzia desberdinak ezagutzeko parada bikaina izango da. Antolatzaileek, bertaratu eta egitarauean parte hartzera animatzeko deia luzatu dute.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*