Itzalpe 2019-05-16


“Indar desberdinak antolatuz gure jardunaren potentzia biderkatzea eta potentzia hori prozesu sozialista elikatzeko proiektu desberdinak indartzeko erabiltzea” helburu, ekainaren 12tik 16ra Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topagunea burutuko da Azpeitian, Krisiaren Seme-Alabak taldeak okupaturiko eraikinean. Bide batez, haien jarduna aurrera eraman ahal izateko espazioak ahalbidetu ahal izateko.

Gazte Koodinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak antolakundeak antolatu dute topagune hau, “sozialismoaren defentsa egiten dugunok batera jarduteak duen garrantzia eta beharrezkotasunean” oinarrituz, “elkarrekin askoz indartsuagoak baikara”.

Atzo bertan kaleratu zuten egitaraua. Bertan, lan egunak dira nagusi, nahiz eta formakuntza politikorako baliagarri izango diren hitzaldiak eta harremantzeko guneak ere antolatu dituzten. Antolatzaileek bertara gerturatzeko deia zabaldu dute Tolosadeko eskualdean, eta jada bonoak salgai daude Ibarrako Gaztetxean. Eskuragarri egongo dira gaurdanik Ekainak 3ra bitartean.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*