Itzalpe 2019-05-19
Featured Video Play Icon

Aiztondoko Gazte Asanbladaren ibilbidea nahiz eta ez izan oso luzea, indarrez eta aldarrikapenez betea izan da. Kaxilda gaztetxea okupatu zutenetik, langile klasearen emantizpaziorako bidean hamaika ekimen antolatu eta hainbat proiektu jarri dituzte martxan. Horiek guztiak ezagutarazteko eta haien ibilbidearen berri emateko jarraian dituzuen idatzi eta bideoa plazaratu dituzte.

“Aiztondoko Gazte Asanbladak Kaxilda Gaztetxearen ibilbidea azalarazten dugu bideo honetan. Hilabete honetan arroparen kolektibizazio proiektua, jakintzen kolektibizaziorako tailer zein hitzaldiak eta formakuntza politikoa ahalbidetu ditugu gune autogestionatuan.

Hilabete honen balorazio positiboa egiten dugu, Gaztetxea langile klaseko sektore ezberdinen elkargune bilakatzeko lehen pausoak eman ditugularik.

Ondorengo asteetan epe luzera begirako proiektuak aurkeztuko ditugu, Bailarako beharrak aztertu ondoren, hauei erantzun kolektibo eta antolatua emateko asmotan.

Zuzenbide zein instituzio burgesen oztopoen gainetik indarrez eta gogotsu agertzen gara AGAko kideok, gure ezinbesteko pilare gure arteko zaintza kolektiboa eta klase elkartasuna ditugularik.

Bestetik, eskualdeko espresio iraultzaileei ere keinua egin nahi izan diegu bideoan, Kaxilda Gaztetxearen lorpena eskualdean zein Euskal Herri mailan artikulatzen ari den klase borrokaren fruitu bat gehiago baita.”

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*