Itzalpe 2019-05-20

Ibarran jada hasi dira Kartzela Jardunaldiak. Lehen hitzaldia “Errepresioa sare soziletan: armiarama operazioa” izan da. Operazio horretan auziperatu zuten bat izan da hizlari moduan, Boro La Haineko kazetaria hain zuzen ere. Bertan, hizlariarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta honako hau laburtu du eman duen hitzalditik:

Armiarma operazioan auzipetuak, 73 pertsona terrorismoa gorestearen delituaren izenean eta terrorismoaren biktimak umilatu izanagatik, 73 hauetatik 5 absolbituak izan dira, beste batenbati artxibatu egin diote epaia, baina harremanka izan dira kondenatuak. Adibidez, Alfredo Remirez, “Erreharria” urtebete egon zen espetxeratua, kartzelaratua izan den lehen twitteroa izanik, sare sozialetan egin dituen iruzkinen arira. Batez ere, txiolarien aurkako epaiak erabili dira pertsona militanteen aurka joateko, erakunde ezberdinetan militatzen dutenen kideak erasotu eta isilarazteko. Horretaz gain, urteak aurrera joan ahala geroz eta urriago den adierazpen askatasunaren aurka egin dute. Armiarma epaiak izan dituen lau faseetan hamarnaka kasu ikusi ditugu beraien ideia politikoengatik auzitegietatik pasa behar izan duten pertsonak. Orokorrean adierazteko, biltzeko zein manifestatzeko eskubideen aurkako erasoa izan da armiarma operazioaren bitartez aurrera eraman dutena.

Besterik gabe ez ahaztu aurrerantzean datozen hitzaldiak eta animatu!

Espetxeak apurtu!

Bestalde, jakitera eman dutenez, hitzaldia zegoen bitartean kalez jantzitako ertzainak ingurua kontrolatzen aritu dira. Geroago, Iruñara bidean, Boro eta bere lagunak kotxean zihoazela Guardia Zibilaren kontrol batean identifikatuak izan dira.

Errepresioaren aurrean klase elkartasuna!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*