Itzalpe 2019-05-20

Kaxilda gaztetxeko bi kide epaiketara hitzartu dituzte irailaren 24erako, okupazioaren harira, “usurpazio delitu arina” egotzita. Apirilaren 19an okupatu zuen Aiztondoko Gazte Asanbladak Kaxilda gaztetxea. Okupazioa burutu eta hurrengo egunean Ertzaintza gerturatu zen gaztetxea ustutzeko esanez, desalojo agindurik ez bazen ere. Bertan eman ziren aurrera bi gazteen identifikazioak.

Kaxilda martxan egon den hilabete honetan, ekintza ugari burutu dituzte, gaztetxean zein herrian. Langile klaseak beharrezkoa duen espazioa dela aldarrikatu izan dute eta azken errepresio kolpe hau dela eta, aurrera jarraitu dezaten, klase elkartasunaren garrantzia azpimarratu dute.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*