Itzalpe 2019-05-21

Ostiral honetan, maiatzak 24, Anoetako gaztetxean Euskal Herriko armagintza sektorean mundu mailako hainbat gerretan duen paperaz hausnartu eta eztabaidatzeko parada egongo da. Horretarako, arratsaldeko 18:00tan “Gerra hemen hasten da” dokumentala proiektatuko dute.

Bestalde, larunbatean gaztetxearen XX. urteurrena ospatzeko “Belaunaldi eguna” izango dute. Egun osorako antolatu dituzten ekimenetan belaunaldi ezberdinetako jendea elkartzeko aukera izango dute.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*