Itzalpe 2019-05-21

Deklarazioa asteazken honetan izango da, Maiatzak 22, 10:30etan, eta bideo-konferentziaz egingo du Bernatik. Espainiar Estatuaren jarrera errepresibo honen aurrean, asteazkenean bertan 19:30etan elkarretaratzea egingo dute Asteasuko plazan, Ataria komunikabideak jakinarazi duenez. Elkarretaratzea, ‘Utzi bakean Nekane. Utzi bakean Euskal Herria’ lelopean egingo da.

1999an izan zen atxilotua Nekane, hamaika urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak eta hainbat tortura jaso zituen. Espetxeratu aurretik, Suitzara erbesteratu zen eta bertan jarraitzen du oraindik. 2016an izan zen han atxilotua eta 17 hilabeteko espetxe zigorra bete zuen.

Oraingo honetan ordea, beste auzi bategatik deitu dute deklaratzera. Egun, F.I.S.T. (Elkartasunezko Feminista Internazionalistak) sarearen sustatzailea da, eta honen jarduna Suitzan bizi diren emakume etorkin eta errefuxiatu politikoei gune bat eskaintzea da. Jaso berri duen jakinarazpen honen aurrean, hainbat elkartasun keinu jaso ditu gainerako herrialdeetatik, Argentinatik besteak beste. Aukera bikaina izango da biharkoa, hemendik ere elkartasuna adierazteko.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*