Itzalpe 2019-05-22

Ibarran antolatu diren kartzela jardunaldiei jarraipena emanez, atzo, maiatzaren 21ean, emakumeak espetxean bizi duen egoeraren inguruko hitzaldia egon zen. Horretarako, Katia Reimberg preso sozial ohiak bere esperientzia partekatu zuen emandako mintzaldiaren bidez, eta horrez gain, Maite Aranalde preso politiko ohiaren esku-hartzeak ere oso aberasgarriak izan ziren.

Bertaratutakoek kartzelan emakume izateak dakarrenaz, bertan jasan behar izan zituzten zigorrez, preso sozial eta politikoen arteko desberdintasunez eta haiekiko espetxeko funtzionarioek hartzen dituzten jarrera ezberdinetaz… informatzeko aukera izan zuten. Bestalde, azpimarratzekoa da hitzaldian egon zen parte hartze handia, izan ere, gerturatutakoek galdera mordoa egin zizkieten hizlariei haien duda zein ezinegonak argitzeko.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*