Itzalpe 2019-05-24

Tolosako Gazte Asanbladak, auzolana deialdiak egin ditu larunbatetik asteazkenera. Ezpala gaztetxea txukundu eta egokitzeko helburuarekin egingo dira, gunea erabilgarri egon dadin aurrera begira ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Gerturatzen den ororen laguntza eskertua izango da, langile eskuz, kolektiboki eta klase elkartasunez Ezpala berregituratu ahal izateko. Bestalde, inork lehengaiekin edo materialekin laguntzeko aukera badu, asanbladarako emailera idazteko gogorarazi dute (tolosakoga@gmail.com). Hortaz, lasai gerturatzeko deia egin dute, ongi etorria izango baita kide oro! Hemen duzue deialdien kartela, agendan apuntatu ahal izateko.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*