Itzalpe 2019-05-26

Ibarran antolatutako kartzela jardunaldiei atzo, maiatzaren 25ean, eman zieten amaiera. Goizean, kartzelaren inguruan hausnarketa batzuk eman zituzten gaztetxean, hauek egungo sisteman betetzen dituen funtzioak identifikatu eta aztertzera begira. Ondoren, Xepla elkartean 35 bat lagunek bazkaldu zuten. Han bertan burutu zuten bazkal osteko mahaingurua, non herriko preso ohi desberdinek espetxean bizi izan zituzten esperientziak elkarbanatu zituzten. Bakoitzaren bizipenetatik irakaspenak ateratzeaz gain, bertaratutakoek kartzelaz zituzten dudak zein jakinminak asetu ahal izan zituzten. Mahaingurua benetan arrakastatsua izan zen, eskualde osoko 45 bat lagun hurbildu baitziren parte hartzeko asmoz.

Jardunaldiei bukaera emateko, gaztetxean ogitartekoak jarri zituzten afaltzeko eta jarraian, The Selektors-ek gaztetxea girotu zuten.

Antolatzaileek positiboki baloratu dituzte jardunaldiak eta eskerrak eman dizkiete hizlari zein antolatutako ekimenetan parte hartu duen orori.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*