Itzalpe 2019-05-29

Epaitegi eta polizia etxeetako garbitzaileak ia zortzi hilabete eta erdi daramatzate greban. Azken hamar urteetan ez dute soldata igoerarik izan, ezta KPI-arena ere. Ataria komunikabidearen arabera, pairatzen ari diren zapalkuntza honen aurrean, manifestazioa burutu zuten atzo Tolosako kaleetan barrena. Greba honen helburua soldata arrakalarekin amaitzea da.

Izan ere, beste enpresa batzuetako garbitzaileekin alderatuta %13a bitarteko ezberdintasunak dituzte, eta garbitzaile horiek euren baldintzak borroka eginez lortu dituztela adierazi dute. Guztira 13 polizia etxetan eta zazpi epaitegitan daramate aurrera greba hau. Kanpotik gainerakook ikusten ez dugun arren, egoera oso larria eta humilagarria dela adierazi dute, Eusko Jaurlaritzak babesik ere ez baitie adierazten, burgesiaren morroi izanez. Burgesiak beste behin, bere zapalkuntza estrategiak martxan dituela bistakoa da, langile hauen eskubideak ez baitira errespetatuak.

Azken negoziazioetan, igoerak proposatu badizkie ere, %13tik urrun daudela adierazi dute, eta greba honek desberdintasunarekin amaitzea du helburua. Hala ez izatekotan, borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*