Itzalpe 2019-06-05

Antolakuntza komunala, elkartasunean oinarritutako ekoizpen harremanak eraikiz, egungo sistema kapitalista gainditzea helburu duen antolakundea da. Gaur egun, beharrak modu kolektibo batean eta truke baliotik at asetzeko proiektu ezberdinak ditu martxan. Proiektu horien artean dago, Tolosan aurkitzen den baratza.

Baratza lantaldea, urrian elkartzen hasi bazen ere, baratza aurrera eramateko lurra, otsailean eskuratu zen. Parte-hartzen duten kideen jakintza kolektibizatuz hasi ziren martxan jartzen. Horrela, lehenik lur saila txukundu eta ondoren barazkiak landatu zituzten. Baratza aurrera eramateko, proiektuarekiko interesa duen jendeak osatzen dituzten turnoak erabiltzen dira tresna modura. Ez da beharrezkoa, jakintza konkreturik izatea, baratzan bertan baitaude azalpenak honen funtzionamendua nolakoa izan behar den ulertzeko. Gainera, bertaratzen direnen artean, jakintzak elkarbanatzen dira; barazkiak nola ureztatu, garai bakoitzean zer landatu behar den jakin eta abar.

Gaur egun Antolakuntza Komunala proiektuak baratza bakarra du. Etorkizunean ordea, gaitasun hauek biderkatzea dute helburu. Interesa duen ororentzat dago irekia proiektua, eta bertako kideek parte-hartzeko beldurrik ez izatea azpimarratzen dute, esku zabalik jasoko baitute laguntza oro.

Hemen duzue, baratzaren inguruko informazioa laburbiltzen duen bideoa.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*