Itzalpe 2019-06-24
Featured Video Play Icon

Pasa den ostiralean, ekainaren 21ean, amaitu zen Tolosaldean “Amorrutik iraultzara” lemapean antolatu zen Borroka Astea. Eguneroko bizitzan langileriak pairatzen dituen problematika ezberdinen inguruko hitzaldi ugari egoteaz gain, aldarrikapenez beteriko hainbat ekintza ere burutu ziren.

Aste guztian zehar, gazte asko izan ziren ekimenetara gerturatu eta bertan parte hartu zutenak. Horrenbestez, positiboki baloratu dute antolatzaileek Gazte Mugimenduko parte izan den Borroka Astea. Izan ere, gazte langileak bizi-bizirik daudela eta gizartea iraultzeko grina dutela islatu zen bertan.

Aste osoan gauzatutako ekintza horiek guztiak iruditan bildu ditugu jarraian ikusgai duzuen bideo honetan.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*