Itzalpe 2019-06-29

Aurreko asteburuan Tolosako herriko festak ospatu ziren, San Joanak. Ospakizun hauen barruan, festaz gain Tolosako Txozna Batzordeak aldarrikapen eta borrokarako uneak ere antolatu ditu aurtengoan. Horren adibide dugu Ezpala Gaztetxearen aldeko argazki masiboa.

Duela bi hilabete okupatu zen gaztetxea, eta jada hasi dira bertako kideak buruan dituzten proiektuak gorpuzten, Ezpalari forma ematen, autogestioa gauzatzen, harremantzen… edonola, gaztetxea desalojo arriskuan dago. Hori dela eta, bertako kideek herritarren babesaren garrantzia azpimarratu nahi dute, besteak beste, egun bizi garen gizarteak asetzen ez dituen gazteon beharrak bermatzeko, okupazioaren zilegitasun zein beharrezkotasuna adieraziz. Horren keinu bat izan zen kuadrila egunean ateratako argazki masiboa.

Gaztetxeen loraldia, langileon arma!

Ezpala bizirik!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*