Itzalpe 2019-07-01

Aurreko astean aurkeztu zuten Kaxilda Gaztetxeko kideek, uztailaren 19,20 eta 21ean “Zizurkilgo GTX Festa” delakoa aurrera eramango dutenaren berria, beraien hiru hileko erresistentzia eta bailararen berpizkunde zein indartzea islatuko dituena hain zuzen ere. Horrela, hasiak dira jada egun hauetan aurrera eramango dituzten hainbat ekintza plazaratzen, hala nola, lehenengo aurkeztu dituztenak artearen ingurukoak dira, nahiz eta ildo ezberdinak jarraituko dituzten jarduerak egongo direla azpimarratu duten.

Hala ere, garrantzitsuena, egitarau honekin lortzen dituzten irabaziak, Errakiko erresistentzia kutxa nazionalera bideratuak izango direnarena da. Izan ere, duela aste bat inguru plazaratu zuten beraien irakurketan, Erraki gune autogestionatuen babes sareari eskerrak eman zizkioten, eta orain, hiru eguneko egitarau honen bidez lortutako irabaziak Gaztetxeen loraldiak etenik izan ez dezan bermatzeko erabiliko dituzte.

Beraz, badakizu, zatoz uztailaren 19, 20 eta 21ean Kaxilda Gaztetxera, mundu grixean gune gorrien eraikuntza defendatzen jarraitzera!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*