Itzalpe 2019-07-07

Pasa den urtean antolatu bezala, aurtengoan ere Ikasle Abertzaleakek Eskola Ibiltaria antolatu du auto-heziketa iraultzailean beste urrats bat emateko helburuz. Horretarako Lekeitio eta Gernika lotuko dituzte oinez, tartean geldialdiak eginez Aulestin eta Munitibarren. Lau egun iraungo dituen Eskola ibiltarian martxez gain, hitzaldiak, tailerrak, jolasak zein eskaintza kulturala aurkituko da.

IAtik adierazi dutenez bonoak dagoeneko salgai daude Tolosaldean: Raku, Kaxilda eta Ibarrako Gaztetxean, Uztailak 16 izango delarik apuntatzeko azken eguna. Apuntatzeaz gain, azpimarratu dute erosketa puntuetan egongo diren autobus listetan izena ematea, garraioa behar izanez gero. Gainera Eskola Ibilitariari buruzko xehetasun gehiago jakin nahiez gero bihar,Uztailak 8 18:00tan Ibarrako Gaztetxean aurkezpen bat burutuko da.


Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*