Itzalpe 2019-07-08

Hemen da jada hiru hilabeteko lana, borroka eta erresistentzia islatzeko asmoz Kaxilda Gaztetxeko kideek antolatu duten “Zizurkilgo GTX Festa”-ko egitarau osoa. Arte politikoaz, formakuntzaz, aisialdiaz… gozatzeko eta gure artean harremantzeko asteburu berezia antolatu du Aiztondoko Gazte Asanbladak. Beraien hitzetan, “instituzioek gure borroka deuseztatzeko mila saiakera in arren inoiz baino biziago gaude, mundu zaharra gainditu ta berri bat eraikitzeak dakarren ilusio ta indar guztiakin”.

Beraz, agertu zaitezte elkartasunean oinarritutako ospakizun honetara, zuen babesa erakutsi eta gune autogestionatuak defendatu eta indartzen jarraitzera!

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*