Itzalpe 2019-07-09

Saharar herriaren egungo egoera eta hau horrela izatearen arrazoiak ezagutzeko, Tolosaldeako Saharar elkarteko kide batekin bildu gara zeinak ondorengo informazioa eman digun. Honetaz gain, elkarte honen helburuak azaldu dizkigu eta Sahararako egungo egoera aldatzeko burutzen duten esku-hartzea azaldu. Hemen duzue elkarrizketa osoa:

Itzalpe: Zuek, Sahararen aldeko eragilea izanik, zein bilakaera izan du Saharako egoerak? eta nola dago gaur egun?

Tolosaldea Sahararekin: Saharako eremua, azken urteetan Espainaiko kolonia bat izan da. Kolonia bezala, herri okupatzaileak edo koloniaren jabeak handik alde egitean bertako jabetza bertako biztanleei eman behar izaten zien. Beraz, kasu honetan, Saharar herria izan behar luke jabetza hartzen duena bere lurraldean. 1975ean ordea, Franco hil berri, Espainiak akordio bat egin zuen Marokorekin eta Mauritaniarekin hori dela eta Maroko eta Mauritania lurralde hori berriz okupatzen saiatu ziren, batzuk iparraldetik eta beste batzuk hegoaldetik. Egoerak horrela bultzatuta, Sahararrak beren antolakuntza militarra osatu eta lurralde hauen aurka gerran hasi ziren. Hala ere, Maroko eta Mauritaniakoak baina gutxiago izaten jarraitzen zuten, eta ez zuten inongo medioren laguntzarik, beste lurraldeekin alderatuz. Hauek kanpko laguntza, nahiz atzerriko laguntza zuten armetan zein logistikan. Egoerak horrela, saharar frente polisarioa Mauritaniako hiri nagusienera iritsi eta beren  ekintzak aurrera eramaten hasi zen bertan. Honekin Mauritania kikiltzea eta beren lurraldetik botatzea lortu zuten akordio bat sinatuz eta adostasun batera iritsiz.

Hala ere Marokok bere helburu finkoarekin jarraitzen zuen: iparraldetik sartu eta terreno guztia bereganatu. Guda batean egon ziren 1991 arte indar paretsuekin, baina Sahara nabarmentzen ari zenean, Nazio Batuen Erakundeak tartean sartu eta bi frenteek bake akordio bat sinatzea lortu zuen.  Bertan Marokok konpromezua hartzen du Saharar herrialdeari autodeterminazioa eskatzeko erreferendum bat egiten uzteko.

Baina Marokok, bete beharreko konpromezua alde batera utziz eta atzerriko laguntzaz baliatuz (frantzia, Estatu batuak, espainia) hauteskunde hoiek atzeratzea lortu zuen, gaur egun arte. Orain Kolonoak bidaltzen ari dira lurralde hori okuapatzeko asmoz, eta datuetan oinarrituz mendebaldeko saharar eremuan, %20a bakarrik dira bertakoak. Marrokiarrak horrela jarraitzeko intentzioa dute, ehuneko hori ahalik eta gehien gutxituz eta sahararren eragina deuseztuz.Gainera marrokiarrak pribilegio egoera batean daude izan ere, ez dute atzerriko prentsarik, ikuskari edota politikorik sartzen uzten, honetaz gain saharar okupatuan bizi diren kolonoak etxea eta soldata izaten dute paramilitar funtzioaren truke.

Gerra honetan “exodo” bat sortu zen, agureek, emakumeek eta umeek osatua. Hauek gerrari ihesi egiteko basamortuan barrena sartu ziren, frontera gurutzatuz eta Argelia hegoaldean babestea lortuz. Argelia Marruekosen etsaia da eta orduan exodo honi lurralde zati bat eskaintzen dio bertan bizirauteko. Horrela, emakumeek azpiegitura guztia sortu zuten: hezkuntza, janaria, hiria…dena. Hala ere marrokiarrak ez zien atsedenik eman exodo honi, beren herrialdea suntsitzea zuten asmo, genozidio bat martxan jarriz. Horretarako behin eta berriz erasotu zuten, bai lurrez (patrullak) eta bai airez (produkto kimikoekin). Bertako jendea, ohitura gogorretan bizi da, egunez estalita egoten dira area azpian eta gauez lurralde seguru bat bilatzeko asmotan abiatzen dira.

Nazio Batuen Erakundeak akordioa lortu nahian jarraitzen du baina urteak aurrera joan ala, marrokiarrek beren okupazioa aurrera eramateko lehengaiak ustiatzen dizkiete sahararrei, besteak beste: arrantza, fosfatoa, ondarra, gasa eta petrolioa. Ekintza guztiz debekatua da ustiaketa hau baina aurrera eramaten jarraitzen dute Espaina, Frantzia edo Europar Batasunarekin akordio ekonomikoak lotuz eta aberastasuna gutxi batzuen eskutan banatuz.

I: Zein da zuen erakundearen helburua?

T: Duela 20 urte sortu zen erakunde bat da eta orduan erabakitako helburu nagusia errefuxiatu kanpamentuei laguntza eskaintzea zen, ekonomikoa, nutrizionala, hezkuntza…Hasierako urteetan helburu honi jarraituz errefuxiatu kanpamentuekin lan egin genuen baina ikusi genuen honela ez dugula arazoa konpontzen, beraz gure helburuak birplanteatu, aberastu egin genituen. Alde batetik, laguntza politikoa eskaintzea, herri honek jasaten duen errepresiotik irteteko.Bestetik,  gizartea kontzientziatu eta jakinarazi Saharan gertatzen ari denaz.

Orduan, hasieran aipatutako proiektuak landuz gure laguntza eremu liberatuetara zabaldu dugu eta bertan klinika txiki bat eta eskola bat eraiki ditugu.

I: Zuen erakundeak herritarren babesa jasotzen ahal du?

Orain dela urte batzuk laguntza handiagoa zen, euskal gizartea eta estatu espainoleko gizartea kontzientziatuago zegoen eta babes eta konplizitate gehiago ikusten genuen jendearengan. Tamalez, gaur egun informazioa oso azkarra eta modu anitzekoa jasotzen dugu, eta mundu bailako beste gatazken berri dugu. Honen ondorioz jendearen arreta desbideratu egiten da, eta saharar herrialdean geldirik daraman arazoaz konpromezua galtzen dute. 

I: Mendebaldeko gizarten zein ikuspegi gailentzen da?

T: Orokorrean ikuspegi ona da, jendeak begi onez begiratzen du eta gehiago daki dagoen arazo politikoaz. Laguntza ere jasotzen dugu, adibidez tolosa mailan enpresek, udal erakundeek, beste elkarteek… babesten gaituzte eta nahiko konplizitate dugu jendearekiko.

I: Oain dela gutxi aste osoko egitarau bat atera zenuten, zer dela eta?

T: Egitarau honekin 10 urte daramatzagu eta maiatzean egiten da. Maiatzaren 10etik 20ra. Hamar egun horietan ekintza kultural ezberdinak antolatzen ditugu, hango arazoa gizarteratzeko helburuarekin. Aurten 10.urtea izanik ekitaldi ezberdinak egin ditugu: argazki erakusketa bat, dokumental emanaldiak, hitzaldiak, horien artean Frente Comisarioko erkidegoko ordezkaria eta Hassana Aalia. Azken aktibista honi, Estatu Marrokiarrak 25 urteko espetxe zigorra eskatu dio eta Espainia kinka batean egon zen hau estraditatzeko ideiarekin eta bai euskal gizarteari eta bertako abokatu batzuei esker lortu da ez estraditatzea.Hirugarren urtez egin dugun beste ekitaldi garrantzitsu bat, BUELTAKA ekimena izan da. Kirola eta elkartasunaren bidez dirua biltzea du helburu, udan haurrak Euskal Herrira ekarri ahal izateko eta aterpetxe batean antolatzeko. Ibarran gaudenez, esan behar dugu, Udalaren aldetik eta Uzturpe ikastolaren aldetik sekulako laguntza eta konplizitatea izan dugula eta eskertzekoa da izan duten jarrera.

I: Zer aldarrikatzen duzue ekintza multzo hauetan?

T: Alde batetik hango egoera ikusaraztea, bai errefuxiatuena eta baita lurralde okupatuan bizi diren herritarrena. Okupatuetan giza eskubideak erabat urratuta daude, jipoiak jasotzen baitituzte. Errefuxiatu kanpalekuetan ere bizitza ez da erraza, bizi diren eremua Saharar basamortuko gunerik gogorrena da “desierto de las piedras” edo “desierto del desierto” izenarekin ezaguna. Beren sinismenetan eremu horretan kokatzen zuten inpernua. Nere hango familiako amonak esaten duen bezala: “inpernuan jaso dugu bizirauteko aukera”. Eremu honetako bizitza gero eta gogorragoa da, ez dago lan egiteko aukerarik eta geroz eta kopuru txikiagoan jasotzen dituzte kanpoko laguntzak: janaria, diru laguntzak, baliabide eskolarrak eta medikuak. Honek guztiak bizirautea zailtzen du.

I:. Aurrera begira, zer nolako egoera aurre ikusten duzue Saharan?

T: Momentuz ez du ematen konponduko denik epe motz edo ertainean, egoera zein irtenbide oso zailak dira. Mundua indartsuen alde antolatuta dago, eta saharar herrialdearen egoerak urteetan zehar berdin mantentzen denez esperantza galtzea oso erraza da .Zaila da basamortu erdian bizi den gazte bati itxaroteko eskatzea iada generazio bat errefuxiatu kanpalekuetan jaio eta hiltzen ari denean, bere herria ezagutzeko aukerarik gabe.

Zaila da esperantza gabeko gazteei armak ez hartzeko esatea beren herritarrak hiltzen ikusten ari diren bitartean,baina Marruekosek armamentu indartsuagoa eta kanpoko laguntza handiagoa jasotzen du.

Esperantzak galduta daude akordioaren bidez edota bakearen bidez gauzak lortzeko, ez baitira urte luzez lortu. Baina marrokiarrek armaz kendu diete sahararrei beren herrialdea beraz nor da gai etikoki jende honi beren lurrraldea kendu dieten bide beretik ezin dutela berreskuratu esateko? Armekin galdutako eremua zergatik ezin dute berreskuratu armekin? Debekatzen ari gara zapalduek bere gerra aurreko egoera berreskuratzea, eta justifikatzen beste kanpoko herrialde baten ekintza. 

I: Aurrera begira ze asmo dituzue? zein da zuen bidea?

T: Aurrez esandakoa, gehienbat hango egoera zabaltzea,  bertan egiten diren dokumentalez eta abarrez baliatuz. Azpimarratzekoa da herri hori okupatua egoteko arrazoi bakarra dituen lehengaien aberastasuna dela, eta okupatu dutenen eta atzerriko beste komunitate batzuen esku geratzen ari da. Beraz jabetza hori bertakoei eman behar zaie, sahararrak izan behar dute beren lurraldeen jabe.

Honetaz gain ikusarazi oso egoera latzean bizi direla, bai okupatuetan daudenak  baita errefuxiatu kanpamentuetan daudenak ere. Egoera oso desberdina den arren bi hauetan, batzuek beren bizitza edozein unetan gal dezakete, kolono, militar eda poliziaren esku baitaude eta besteek berriz bizitza tristea eta itxaropentik gabea daramate kanpamentuan. Ondorioz normala da gazte asko armak hartzeko prest egotea nahiz eta jakin emaitza ez dela izango espero luketena, beren herrialdearen alde hilko lirateke gerran.

Egoera latz honen ondorioz udan 29 ume saharar datoz tolosaldeara, hauetako 16 familietara doaz eta beste 13 guk antolatzen dugun aterpetxe batera. Kasu honetan, aurten Hernialden antolatzen dugu, apaiz etxean eta bolondres saharar eta euskaldunen arteko lanen bidez uda gure artean pasako dute. Uda hemen pasatzearen helburua honakoa da, alde batetik beren lurraldeko berotasunetik ateratzea, eta bestetik ondo elikatu eta mediku azterketak burutzea. Gabezia handiko haurrak dira, janari eskasa izaten dute eta horrek anemia larriak sortzen ditu gazte-umeen heren batengan. 

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*