Itzalpe 2019-08-15

Gaur, abuztuaren 15ean, Ibarrako gaztetxean Uzturpeko Ikasleen Asanbladaren bilakaera historikoari buruzko mahaingurua burutu da. Egun Uzturpeko ikasle diren zein ikasle ohiak diren 20 bat lagun bertaratu dira belaunaldi ezberdinetako kideek kontatutako esperientziak entzutera eta parte hartzera.

97ko belaunaldikoek Uzturpe ikastolan ikasleen arazoei erantzun kolektibo bat emateko gabezi bat topatu zuten, eta horrela, hausnarketa batzuren ostean, ikasle asanblada bat osatzea bururatu zitzaien. 99koak izan ziren, ordea, asanblada osatzeko pausoa eman zutenak. Nolanahi ere, belaunaldiz belaunaldi taldea egonkortzen eta garatzen joan da gaur egun dena izatera heldu arte. Eskualdeko gainontzeko ikasle taldeekin harremanak garatu dituzte eta horrek Tolosaldeko ikasleekin saretuta egoteko aukera eman die. Azken urteetan hainbat herri eskola ere antolatu dituzte eta hausnarketa zein formakuntzarako aukera ere izan dute.

Belaunaldi berriak gogotsu daude UIArekin aurrera jarraitzeko, eta aurreko belaunaldiak ilusioz beterik daude ikasle asanblada indarrez beteta dagoela ikustean. Gainera, arratsaldean burutu den mahaingurutik ateratako irakaspenek gaztetxoenak motibatzeko balio izan dute.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*