Itzalpe 2019-08-30

Bihar, hilak 31, Anoetako Gaztetxean Gazte Eguna ospatuko dute. Bertan, Gaztetxera sartu nahi duen generazio berriari ongi etorria egingo zaio. Horretarako, egunaren hasieran hamaiketako batez lagunduta ongi etorri asanblada burutuko dute, gaztetxearen funtzionamendua ezagutu eta norberaren ideiak elkarbanatzeko. Ondoren gazte bazkaria burutuko da, eta honen jarraian jolasak, elkar gehiago ezagutu eta harremanak indartzen joateko. 19:00tan INTZIRI taldearen kontzertua egongo da Gaztetxean bertan eta hau amaitzean afaria. Gaua alaitzeko bi kontzertu egongo dira Joxpa eta Tasaund System. Bertaratzen den pertsona oro ongi etorria izango da.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*