Kroma 2019-09-26

Borrokan bizi gara langilegoa, burgesiak kateatuta nahi gaituen arren ez dugu amore ematen, mendez mende irauten duen zapaltzaile eta zapaldu dikotomian dihardugu.

Klaseen arteko borroka honetan fase eta aldi ezberdinak identifikatu ditzakegu, horren adibide dugu EHan klase gatazkak hartu duen borroka forma; borroka armatua. Prozesu sozialista aurrera eramaten ari garen honetan etorkizuna dugu helburu baina, horretarako aurretiazko faseak kontuan hartu eta irakaspenak jasotzea beharrezkoa da. Ezin dugu ahaztu azken hamarkadetan militante politikook jasandako errepresioa; kartzelaratze amaigabeak, torturak, hilketak, dispertsioa… Burgesia estatuen bitartez zorrozten joan da borroka kideak deuseztatu ahal izateko tresna guztiak eta honen aurrean beharrezkoa da aipatu bezala oroitu eta pasatakotik ikastea. Gudariekiko maitasunak kaleak barnebiltzen jarraitu behar du.

Horretaz gain, fase aldaketaren bidean gaur egun duintasunez jarraitzen duten militanteak kontuan edukitzea ezinbestekoa da. Presoak, iheslariak, deportatuak eta bidean eroriak, jorratzen ari garen bidearen oinordeko ditugu, bidearen oinarri sendo bat dira eta izaten jarraitzen dute, zeren eta, ezin dugu ahaztu 250 militantetik gora daudela gaur egun zuzenki zigortuak, espetxeratuak edota EHra ezin itzuliak.

Guzti hau dela eta Itzalpeko txokoa aurrerantzean baliatu nahiko nuke, askatasuna eta bizia galdu duten horien bozgorailu izateko, pairatu dutena gizarteratzeko eta jazartzen gaituen sistema kapitalistaren tresnak argitara ateratzeko.

Besterik gabe doala besarkada bero bat errepresaliatu politiko guztiei!

Egun bereziak ditugu Euskal Herrian, klima aldaketaren aldeko aldarri populisten gainetik, iraultzaileon egutegian gorriz ezarritako eguna, gudarien omenezko eguna eta Tolosaren kasuan garrantzia berezia hartzen dute Irailaren 26ak eta 27ak. Gaurko egunez duela 20 urte hil zen Tolosako militante eta gudari Esteban Esteban Nieto, urteetan preso eta gaixo igaro ondoren, minbiziak jota. Bere borroka eredugarria izan zen, hilabetetako gose grebak aurrera eramanez eta kartzela sistemaren errejimen gogorrenak pairatzera iritsi zelarik. Urteak igaro zituen Espainiar penintsulaz kanpoko kartzeletan dispertsatuta eta amaigabeak izan ziren bere aurka bereziki hartutako zigor neurriak. Gaixo larria izanik, bere azken egunak kalean igarotzeko zuen determinazioak eta borrokaren ondorioz atera zuten kartzelatik, eta hilabete batzuk igaro ahal izan zituen burkideen eta familiaren ondoan.

Urteurren lazgarri honetan argi daukagu omenaldirik onena borrokan jarraitzea dela

Agur eta ohore, Esteban

Agur eta ohore, Kroma

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*