Itzalpe 2019-10-01

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten duela astebete lizartzarra eta billabonatarra ETAko Ttotto komandoa osatzea eta espetxe funtzionarioaren aurkako atentatua burutzea leporatuz.

Guztira 4 pertsona izan dira zigortuak gaurkoan, denek kondena berdina jaso dutelarik, tartean, eskualdeko bi presoak. 30 urteko kondena eraso terrorista delitua leporatuta, eta beste 3 urte helburu terroristarekin egindako kalteengatik. Gainera 305.000na euroko kalte-ordainak eman beharko dizkiete biktimaren alargunari eta alabari.

2001etik Espainiako espetxeetan dago Iñigo Guridi Billabonatarra kondena ezberdinen ondorioz. Aitor Agirrebarrena 2002an izan zen atxilotua Frantziar Estatuan eta bertatik estraditatua izan zen 2009an estatu espainolera.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*