Itzalpe 2019-10-05

Kurtso hasierakin batera kartelgintza tailerra antolatu du biharko Aiztondoko Gazte Asanbladak, Kaxilda Gaztetxean. Ezagutzak kolektibizatzeko bidean kartel bat egiteko lehen pausuak zein diren irakatsiko da biharko tailerrean.

Horretarako AGAtik bertan parte hartu nahi dutenei ordenagailu eramangarria eramateko eta bertan photoshop programa instalatuta edukitzeko eskatu dute, tailerra errazteko. Hala ere ez bada posible, bertan egongo da aukera ordenagailua erabiltzeko.

Azkenik Kaxildako kideek zabaldutako mezuan aipatu dute sorpresa gehiago dituztela Urrirako eta Kaxildara bertaratzera animatu dute eskualdeko jendea. Ez dugu ahaztu behar Kaxilda Gaztetxea desalojo arriskuan dagoela, epaiketa baten zai daudelarik.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*