Itzalpe 2019-10-09

Urtero bezala, badator urriaren 12a eta honetan ospatzen den Hispanitatearen eguna. Honen aurrean, eskualdean langileon intereseko edukiak lantzeko asmotan, Herri Eskolak antolatu dituzte Ikasle Abertzaleakeko kideek, jolas dinamiko zein hitzaldi interesgarriak dituen egitaraua aurkeztuz.
Beraz, Urriaren 12an, larunbata, Tolosako Ezpala gaztetxera goizeko 10:00tan gerturatzeko deialdia egin dute, jai egun arrotzei intsumisioa lelopean.

Bestalde, dagoeneko ikastetxeetako aurkezpenak burutu dituen Tolosako Neska Taldeak, TNTk, kafe tertulia antolatu du, taldea aurkezteaz gain, genero problematikaren inguruan aritu eta elkar harremantzeko, Ezpalaz baliatuz. Interesa duen orori gerturatzeko gonbidapen luzatzen diotela azpimarratu nahi dute.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*