Itzalpe 2020-03-02

Martxoaren 8a gerturatzen ari den honetan, Gerizak, Tolosaldeko Emakume Langileon Defentsa Taldeak, egitaraua antolatu du. Izan ere, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izanik, emakume langileak kalera atera eta berauen borrokak bateratzeko beharra azaleratu dute.

Gaur egungo krisi testuinguruan, emakume langileen bizi baldintzak okertu diren honetan, hauen interesak eta beharrak erdigunean jarriko dituen antolakuntza eredua egikaritzearen ezinbestekotasunaz jabetuz hasi ziren Tolosaldeko zenbait emakume Gerizaren baitan elkartzen. Batura horren bidez, apurka-apurka emakume langileen bizi baldintzak hobetzera bidean pausoak ematea eta modu horretan, egoerarik zaurgarrienean kokatzen direnen babesa izatea ditu helburu.

Antolakuntzaren beharra mahai-gaineratzeko asmotan, martxoaren 8an 17:00tan Tolosako kultur etxean hitzaldi bat antolatu dute. Bestalde, 19:00tan Tolosako Trianguloan burutuko den elkarretaratzera batzeko deialdia ere luzatu dute.

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira Gerizak atera duen irakurketa osorik irakurtzeko egin klik jarraian dagoen estekan.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*