Goizeko 9:30 aldera ertzaintzak Kaxilda gaztetxeko atea bota duela jakinarazi dute bertako asanbladako kideek. Orain, eraikinaren jabeak bertan aurkitzen dira.
Aiztondoko Gazte Asanbladako kideek gazte langileek behar-beharrezkotzat duten tresna dela diote gaztetxea. Horrenbestez, indar errepresiboen gainetik gaztetxea defendatuko dutela argi utzi dute.
Bestalde, sare sozialei adi egoteko esan dute bertan joango baitira informazio gehiago eguneratzen.
