Itzalpe 2020-03-07
Featured Video Play Icon

Gaur arratsaldean Zizurkilen egin duten agerraldi publikoan, Aiztondoko Gazte Asanbladako kideek hainbat adierazpen egin dituzte, desalojoaren zergatiak azaleratuz eta espazio baten aldeko borrokan berretsiz.

Kaxilda gaztetxean eginiko ibilbidearen garrantzia azpimarratzerarekin batera, bidean jasandako oztopoak salatu dituzte. Batetik, jabeak, Zizurkilgo Udalak eta Aiztondoko Gazte Asanbladak osatutako negoziazio mahaiaren porrotaren erantzukizuna udalaren borondate politiko faltagatik izan dela azaldu dute. Bestetik, desalojoari aurre egiteko borrokan jarraituko dutela aurreratu dute, erabili duten lemak adierazten duen bezala: “Elkartasunaren indarrez, desalojoari aurre”.

Eskualde guztiko gazte ugari bildu dira Zizurkilgo plazan prentsaurrekoa babesteko. Kaxildakoek eskerrak eman dituzte jaso duten “elkartasun eta babesagatik”.

Ondorengoa da prentsaurrekoko irakurketa:

IRAKURKETA-kaxilda.docx

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*