Itzalpe 2020-03-08

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, 100 pertsona inguru bildu dira gaur Tolosan Gerizpek deituriko hitzaldi eta elkarretaratzean, emakume langileen babesa antolatzeko deia eginez.

Martxoak 8aren izaera historikoa ekarri dute gogora hitzaldian. “Historian zehar emakume langilea zapaltzeko formak aldatu badira ere, subjektu zapaldu eta menderatu izaten” jarraitzen duela adierazi dute, eta ildo horretan, emakumeen askapenera bidean egin beharrekoen nondik norakoez jardun dute hitzaldian.

Elkarretaratzean “emakume langileen interesak eta beharrak erdigunean jarri eta askapenera bidean jardungo duen antolakuntza eredua egikaritzea” ren beharra ere azaleratu dute. Norabide horretan, Gerizpek, tolosaldeko emakume langileon defentsa taldeak, “egoera zaurgarrienean kokatzen denaren babesa izan nahi du, zapalduon geriza bermatzeko antolakuntza, alegia”. Horretarako, emakume langile oro Gerizpera batzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*