Itzalpe 2020-05-31
Featured Video Play Icon

Gerizpek, Tolosaldeko Emakume Langileen Defentsa Taldeak, etxeko langilearen egoera azaltzeko eta egun bizi dutena argitara ateratzeko bideo bat egin du.

Emakume langileak ezegorkotasunez betetako lanak onartzera behartuta daude. Baina hori ez dela kasualitatea nabarmendu dute, sistema honetan, emakume langileek bizi duten egoera zaurgarria medio, lan baldintza kaxkarrak dituzten lanak onartu behar izaten dituzte, askotan ez baitute beste irtenbiderik izaten.

Etxeko langileak diren emakumeek ere antzeko egoera bizi dute. Baina langile hauen lan erregimena berezia denez, oraindik eta lan baldintza okerragotan lan egitera derrigortuak direla adierazi dute. Horretaz gain, testuinguru ekonomiko-sanitario honek etxeko langileari zuzenean eragin diola salatu dute, baldintza are eta zaurgarriago batera kondenatu baititu.

Egoera horren aurrean, Tolosaldeko Autodefentsa Laboraleko Sareak (TALS) etxeko langileen auziari heltzeko bere bitartekoak jarri nahi izan dituela martxan azaldu dute Gerizpeko kideek. Hortaz, etxeko langileak lanean izan ditzakeen arazo edota zailtasunen aurrean aholkularitza eskaintzeko tresna politikoa jarri du martxan TALSek.

Bestalde, bideoaren amaieran Tolosaldeko Emakume Langileen Defentsa Taldeak isolamenduaren eta indarkeriaren aurrean antolatzeko deia luzatu du.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*